Azpeitiko Idazleak azpeitiarrak dira

Ipuin lizunak

Aitor Arana

narrazioa

Haranburu Editor, 1994

 

IZURDEA

 

        Egunsentia zen. Ez zegoen inor hondartzan. Berak ez zuen behintzat inor ikusi. Gizon gaztea zen, hogeitamar bat urtekoa. Oinutsik zebilen itsasertzean, eskuak galtza bakeroen poltsikoetan sartuta. Alkandora zuri bat zeraman erabat zabalik eta egunsentiko haizetxo epelak zeharo kendu nahi ziola zirudien, halaxe bere bizar iletsua osoro ikusteko. Gizon gazteak ile motza zeraman, alde batera orraztua. Atzean oinatzak uzten zituen hondarretan markaturik, aurrera zihoan neurrian. Pentsakor zebilela zirudien.

        Bat-batean gelditu egin zen.

        Itsasoari begira geratu zen. Gainontzekoak baino handiagoa zen uhin bat oinetaraino iritsi zitzaion. Ez zitzaion Lira hotza zegoenik iruditu. Erabakiren bat tupustean hartu balu bezala, alkandora kendu eta hondarretara bota zuen, i)era zegoena baino pixka bat haruntzago. Bular iletsua eta bizkar zaintsua begi bistan geratu zitzaizkion hala, alkandoraren enbarazorik gabe, egunsentiko haizetxoaren epeltasuna gozatzen. Ondoren gerri aldera mugitu zituen eskuak, eta galtza urdinak askatzen hasi zen. Botoi denak banan-banan askatu ondoren, izterretan behera eraitsi zituen prakak eta, lehenengo oin bat eta gero bestea altxatuz, prakak bere eskuetan geratu ziren. Eskuetan zituela, gizon gazteak atzeko poltsikoan diruzorroa ote zeukan begiratu zuen eta, ezer ez ikustean lasai geratu zen. Prakak alkandoraren gainera botatzean, beste uhin batek oinak busti zizkion berriz. Hanka ongi landu, iletsu eta giharretsuetan, berriz, haizetxo goxoa sentitu zuen.

        Biluzteko zereginean amaitzeko, galtzak eranztean agerian geratutako eslip zuriaren barruan sarta zituen bi erpuruak, aldakaren ezker eta eskuin aldeetan. Beherantz egin eta laster zegoen biluzik. Bera ikus zezakeen inor han ez bazegoen ere, inor egon balitz, gizonaren ipurdia iletsua eta estua zela ikusiko zukeen, ez oso borobila. Eta ipurmamiak bukatu eta bizkarra hasten den horretan, ilemuga ere bazegoela ikusiko zukeen; ipurdiko ile beltzen eremua hantxe bukatzen baitzen, bizkarrak osatzen zuen basamortu zabalari lekua utziz. Aurrealdean, berriz, ile kizkurrak zituen sabelean eta, hain ugariak zirenez, azalaren zuritasuna belztasun bihurtzen zuten bertan. Zakil luzexka bertatik sortzen zela zirudien, ile haietxetatik alegia. Zakilean ez zeukan azal apur bat bera ere sobran, eta mottoak egokiro biltzen zion zakilbaba, zakilburuaren beraren forma irudikatuz; kanpotik begiratu eta mottoa atzera bota gabe nolakoa zen nabarmentzeraino. Ezkur baten antzekoa zuen zakilburua, luzea bezain zabala eta, horri zakilzurtoinaren luzera gehituta, gizon gaztearen txilinak perretxiko bat zirudien. Zakilmokoaren puntan berriz, irekia ematen zuen txulotxo gorri bestia zeukan. Beronen ondoan, zintzilik, barrabilak zeuzkan, eskuinekoa ezkerrekoa baino. pixka bat beherago, biak ere potroazal zimurraren barruan. Koskabilek izterrak ukitzen zituzten lekuan, azala pixka bat ilunagoa zeukan gizonak.

        Eslip zuria alkandora eta praken ondoan geratu zen.

        Gizona oinez aurrerantz hasi eta poliki-poliki itsasoan sartuz joan zen.

        Ura belaunetara, barrabiletara eta gerriraino iritsi zitzaion eta, hara iristean, eskuak batu, besoak luzatu, jauzitxo bat egin eta uretan sartu zen gorputz osoaz. Igerian hasita, ederra nabari zuen ara gorputz inguruan. Bake handia jabetu zen bere izate osoaz; ara belarrien ondoan igarotzen zen, eta bere arnasa besterik ez zuen entzuten. Itsasoan barrena zihoan zoriontsu, erabateko askatasunerantz balihoa bezala. Besoak eta hankak igerian aritzeko sortuak balitu bezala mugitzen zitzaizkion. Aurrera zilioan... ur handitara, lehorra atzean utziz.

        Nekerik gabe hartan gero eta gusturago ari zela, bat-batean zerbaitek zakila ukitu ziola iruditu zitzaion; ukitu txiki bat izan zen, pasaerako igurtzi bat. Une labur batez hankak mugitzean, zakila izter batez ukituko zuela pentsatu zuen, baina berehala baztertu zuen ideia hori, lehen ere askotan baitzegoen igerian biluzik ibilita, eta sekula ez zitzaion halakorik gertatu. Ongi zekien zakila sabeletik zintzilik geratzen zela igeri egitean, izterretatik urrun samar. Ez zuen berriro ukiturik sentitu eta laster ahaztu zitzaion kontua. Igerian jarraitu zuen.

        Baina handik gutxira berriro sentitu zuen ukitu bat.

        Larritu egin zen.

        Igeri egiteari utzi eta ingurura begiratu zuen.

        Ezer ez.

        Arnasa sakon hartuta urpean sartu zen. Ez zuen ezer askorik ikusi; ara eta argitasun pixka bat besterik ez. Ur azalera itzuli zen, arnasa hartzeko burua atereaz. Ziur zegoen zerbaitek zakila ukitu ziola eta urduri zegoen, apur bat beldurturik. Hondartzara itzultzea erabaki zuen. Lehorra zegoen aldera begiratu eta dezente urrundu zela konturatu zen.

        Harantz ekin zion, lehen baino azkarrago igeri eginez.

        Lasaitu ere ez zen egin, taketean berriro zer edo zer sentitu zuenean. Oraingoan ez zen ukitu hutsa izan. Zerbaitek txilin puntatik heldu, eta tira egin zion beherantz! Gizona beldurtu egin zen. Bi hatzek heldu eta tira egin baliote bezala sentitu zuen. Urpekariren bat ote zebilen bere azpian adarra jo nahian? Ondoren Tiburón filmea burura etorri, eta areagotu egin zitzaion beldurra. Baina ez zen marrazo erraldoirik berari txilibitua jatera etorriko... ala? Berriro hasi zen igerian, lehen baino arinago oraingoan.

        Eta berriro heldu zion zerbaitek txilinetik.