Azpeitiko Idazleak azpeitiarrak dira

Krisalida, tempo di tempo

Pako Aristi

nobela

Erein, 1990

 

        Belandiako autobusa galdu zuen Rosak. Egunean bidaia bakar bat egiten zuen autobusak, batez ere azken sasoietako gertaeren ondorioz, Belandia eta, herri hau inguratzen duten lau mendi muinoetatik landa dagoen munduarekiko lotura erabat eten ez zedin, baina baita ere erabat nahastu ez zitezen zein bata ala besteko biztanleak, nola ohitura ezberdinak horrela gizakiaren azken aurrera pausuak sinesmen zaharrenekin, harrigarri samarrak baitziren gertaera horiek, argibideetatik umezurtz eta entenimendu lojikotik atzerritar. Hala ere, artean egoerak okerrerako lehen pauso bat besterik ez zuela eman esan daiteke, Rosa heldu ondoren eman zituenak ikusirik.

        Autobusa galdu zuen eta auto stop egiten ari zen Rosa, bi maleta handi kamin-bazterrean zituela. Ibaia hurbil zegoen. Ez ten granorik pasatzen Belandiara. Ordu erdia zeraman eta granorik ere ez. Ibai ertzak begiratzen zituen entretenitzeko. Zerbait ikusi zuen. Bertara joan ten. Inoiz ibai ertz batean aurkitzen ez den gauza bat ten. Lepoan zeraman painueloan bildu zuen. Korapiloan ari tela motor hotsa sentitu zuen kaminoan. justuan harrapatu zuen. Auto stop egiteko betarik gabe ia gainera erori zitzaion Rosa. Furgonetak zakar eta azkar frenatu zuen. Rosak atea ireki zuen.

        —Ia ia... —esan zion txoferrak.

        Barkamen zeinua egin zuen Rosak sorbaldak jasoaz.

        —Belandiara?

        —Bai, sartu!

        Maletak igo eta arnaska eseri zen Rosa. Txoferrak zeharka begiratu zuen emakume urduria. Bular puntak garbi nabari zitzaizkion blusazpian. Hiru botoi askaturik zeuzkan eta sosten zatiak ageri tiren, ezker eta eskubian, bi titien erdira bidean zihoazen zatiak. Fraka bakeroak oso estu zeuzkan, aluaren mugak garbi marrazten zirelarik. Txoferra berotzen hasi zen. Eskua sartu nahi zion blusan behera, eta zakila pottorrean barrura.

        —Ni Karmelo Isasti! —esan zion azkenik.

        —Ni Rosa Grimaldi!

        Rosak atzera begiratu zuen. Liburuz gaindika zegoen furgoneta. Mugimendu horretan blusa barrura begiratu zion Karmelo Isastik. Han zeuden bi titi gozo sostenaz estalirik, eta eskua sartzeko gogoa areagotu egin zitzaion. Ez zuten gehiago hitz egin. Karmelo Isastik harri txindor bat bezala zeukan eztarrian, zakilaren presio hura lasaitzen ez zuen bitartean. Barrutik sortzen zitzaion indar hark Rosaren barnean korritu behar zuela agintzen zion. Belandiara heldu ziren. Zubi gainean gelditu zuen Karmelo Isastik furgoneta. Matraila ikutu zion Rosari eskuaz.

        —Aldizkari pornoak ere saltzen ditut, nahi baduzu elkarrekin ikus ditzakegu, gaur ez bada ere, beste egun batean!

        —A bai? —ihardetsi zion Rosak— Nik buru bat daukat painueloan!

        Karmelo Isastik farre egin zuen.

        Rosak irrifar egin zion. Mantalean zeukan painueloa. Korapiloa askatu zuen. Lau puntak behera jaitsi zituen. Giza buru bat agertu ten Rosaren mantalean. Ilea, begiak, belarriak, ezpainak, eta lepamotz labur bat.

 

 

BISITARIEN KRONIKA

 

        «Eta kaskabel-sugea botila handi batean gorde zuen Manuelek, bera jaio aurretik ere taberna hartan ezagutua zen botila batean. Orduraino inork edan ezean eta aurrerantzean ere inork likore hura edango zuen itxaropenik gabe, askara bota eta propio suge kaskabeldunarentzat prestatu zuen botila Manuelek.

        Eta sugea tabernako gertakizun eta pasadizoen lekuko erre, isil eta elbarria bilakatu zen, eta begien aurrean ikusten zuen guzia ikasten zuen. Eta mutu mantentzen zituen isatseko ezkiltxoak, Manuelek lagunen aurrean soinua aterarazteko astintzen zuenean batez ere. Eta aldiz, gauean jotzen zuen, bezeroak erretiraturik eta trangak hertsirik zeudenean, Manuel lo hartu ezinean, eztulka eta ohean biraka sumatzen zuenean. Soinuak etxe guzia betetzen zuen, haizea ito egiten zuen, kea irentsi eta alkohol kerua edoski. Soinuak etxe guzia habitatzen zuen, eta Manuel, lehenengo pisuan lo hartu ezinik, ez zen ausartzen bere zakil propioa haztatzera, sugearen gorroto guzia zakil zulotik barrera lerratu eta bere sen hiltzailearen aginduz hozka egin ez zekion. Eta goizaldera ere zakila heldu gabetan egiten zuen pisa, eta leihoa irekitzen zuen tabernako airea garbitu zedin, eta leihoa ireki arte ez zen bere onera etortzen.

        Sugeak dena ikusten zuen botila barrutik, eta ikusi zuen egunsenti hartan ere lagun talde hura, liburu arraro hartara begira. Orriak zuri zeuzkan. Ez zuen ezer esaten, baina han zeuden guziak ezerezari begira. Horditurik zeuden.»

 

 

I

 

        Agoni kanpaiak jotzen ari tiren Nikola zaharra Belana heldu ten arratsalde hartan. Mila urte lehenago a jotzen zituzten kanpaiak mila urte berantago ere, etxekoandreak leihoetara ateratzen ziren hildakoa nor itaunduz eta gero bere bertute onak goraipatuz, bizitzan egin zuen lan guztia besteentzat emana izan zela zehaztuz eta zein amaiera azkarra izan zuen auhendatuz, bezperan jateko zerbait eskatu zuela jakin baitzuen andreetako batek, eta hortik zetorkien harridura, hori baitzen, jatea alegia, heriotzari aurka jotzeko modurik eraginkorrena andre haientzat.

        —Franccesci Bera hil da, medikua! —esan zuten.

        Nikola Manuelen tabernara sartu ten, ilunabarrean. Inork ez zuen gogoan Ameriketara partitzeko izan zuen arrazoia, eta inori ez zitzaion axola. Inork ez zion ezer galdetu eta berak ez zion inori ezer argitu. Eta inork ez zuen ikusi gau hartan bere loroa. Eskuan botila bat zuela sartu zen tabernara, beiradura garbi eta gardenduna. Barnean kaskabel-suge bat zekarren. Botila mostradorean jarri zuen .

        —Mila pezeta —oihukatu zuen— eskua botilatik kendu gabe eduki dezakeenarentzat nik zigarro bat erre bitartean!

        Ardaila durundatsua sortu zuten hitzok tabernan.

        Inork ez zuen errazagoa zirudien apusturik ezagutu. Suge bat botila barruan kortxoz ondo itxia, ez arriskurik, ez akimendurik. Ray Rokorson prestatu zen estreinako. Ray Rokorsonek ez zuen aurkakorik, proban, bere anai bizkiarekin batera, ez herri hartako eta ez ezagunak tiren inongo beste herri eta edozein haranetako zaldiengan. Harri jasotzen ere errege tiren izarren azpian, baina biek batera heltzen zioten aldietan bakarrik.

        Mathusalenen urteak kilotan jasotzea lortua zuten, baina bakarka ezin zuten ezta ehuneko bola koskorra ere gerrira eraman.

        Nikolak zigarroa piztu zuen. Ray Rokorsonek ezkerra jarri zuen botilan. Segundoak igaro tiren. Kaskabelak salto egin zuen, oņaztarra zirudien, esku gainera. Beiraren kontra zapuztu ten sugea, baina Ray Rokorsonek eskua erretiratu zuen sustoaz. Zigarroa itzali zuen Nikolak eta mula pezetakoa jaso. Ray Rokorson, umildu beharrean arranpalotu egin zen guztien nausen aurrean, eta berriro jokatu zuen, eta berriro jaso zuen ahurra sugearen auskadaz, eta dirugabe gelditu aurrez aproba egin zuen beste hamalau alditan ere ez zuen eskua botilari atxikia edukitzerik lortu sugeak salto egiten zuenean. Eta beti egiten zuen salto suge herrati hark.

        Mila pezeta galtzeak ez zuen inor beldurtzen Belandian, eta taberna guziak egin zuen aproba, eta denak jorratu zituen Nikolak. Estreinakoan jasotzeak berriro jartzeko gogoa ematen zuen, bigarrenean tenplea hobekiago kontrolaturik geldi eta lasai egoten asmatuko zuten itxaropenaz, baina zerbaitek huts egiten zuen beti. Erraietatik sortzen zitzaien bizitzeko senak traizio egiten zion buruari. Taberna guzia dirudik gabe utzi zuen Nilolak gauerdirako.

        —Ni falta naiz. Irabazten badut —Manuelek Nikolari begiratu zion— zuk ordainduko dituzu guztien kopak!

        Nikola zigarro berri bat pizten hasi zen.

        —Bestela, urte guzian debalde daukazu taberna hau!

        Zigarroa keetan jarri zuen Nikolak eta kokotsaren zeinu batez botila erakutsi zion.

        Manuelek botila oratu zuen gotorki, sendo, emakume lerden baten pantorrilari helduko balio bezala. Baldintza bakarka begirik itxi ezina ten. Manuelek ez zituen itxi baina inork ezagutzen ez zion abilidade bat erakutsi zuen. Barnealdera jiratu zituen, eta hilotzei bezala, zuri zurian gelditu zitzaizkion. Mingarria behar zuen izan, eta ez zegoen asko agoantatzerik horrela. Segundoak aurrera, sugea mugitu egin zen. Burua atzera bota zuen. Buztana mugitu zuen. Kaskabela soinu bizian jarri zitzaion. Salto egin zuen. Manuelek ez zuen botilatik soltatu, ezta sugearen hurrengo bi jauzialdietan ere. Nikolari zigarroa ahitu zitzaion eta lurrera jaurti zuen apustua galdutzat emanaz.

        Jendilajeak bizkarrera jaso zuen Manuel, eta estrapozo batean botila lurrera joan ten. Hautsi eta sugea tabernaren erdian gelditu ten, guziei begira, askatasunean egoteaz harriturik bezala. Nikolak isiltasuna eskatu zuen. Iparragirreren abesti bat xuxurlatu zion eta sugea lozorroan kiribildu zen. Kontuz-kontuz hartu zuen Nikolak eta beste botila handi batean gorde zuen Manuelek kaskabel-sugea.

        Tabernakideei jorratutako dina guzia mostradorera atera zuen Nikolak, eta azken txipi txapak amaitu arte lasai edateko eta puruak erretzeko agindu zuen. Guziak mozkortu ziren, eta Nikolak, inork ez zekien seguru non arraiotik, nonbaitetik atera zuen liburu bati begira harrapatu zituen egun txintak Manuelen tabernatik mugitu ere egin gabe. Ez zuen ezer jartzen, ez ezer erakusten, ez deusik kontatzen liburuak. Orriak zuri-zuri zeuzkan, baina han, korroan eta horditurik, zentzu infinitua aurkitzen zioten idatzi gabeko lerro bakoitzari eta kontakizun liluragarriak hausnartzen inoiz idatzi gabeko komatxoen artean, zeta urdinak estaltzen zuen inork deskribatu gabeko musua eta behe-lainoak aurresaten arrisku ikustezina. Horditurik zeuden.