Azpeitiko Idazleak azpeitiarrak dira

Trapu zaharrak

Iban Izagirre

poesia

Erein, 2008

 

MILAKA TRASTE

 

Badira gure apaleko puru kaxetan

arrosarioak

estanpak

medailak

urdindutako metal pobre bedeinkatuak

 

Badira han biblia txikiak

aurrezki kutxako giltzazainak

belztutako karta-pilo espainolak

eta zaborretan amaituko duten

objektu baliogabekoen zerrenda amaigabe bat

 

Norbaitek alferrikakoak direla pentsatuko du

eta zakarretara bota arte hor iraungo dute

ahanzturaren izkina batean

 

Traste hauekin batera

ozta-ozta izanik ere

gure artean irauten duten istorio txikiak daude

sepiazko irudikapen bilakatzen diren

sukaldeetako kontakizun arruntak