Azpeitiko Idazleak azpeitiarrak dira

Egunsenti biluzia

Jose Luis Otamendi

poesia

Ustela, 1980

 

GIZON BAT ODOLUSTEN

 

gizon bat odolusten

gizon bi odolusten

bidean zementua

alboan neskatila liluragarria

ene begientzako esperientzia azkarregia

hauts usaineko itzulera agurtzen bost hatz oker

bost hatz gazte

gurasoak makur lurraren eztabaidan

eguzkia dekadentziaren dantza

hirurehun foliotan argitaratu nahian

behako bat bestea baino urduriago

konkretuago

heriotza bat bestea baino apainago