Aurkezpena

Izena duen orok du izana. Hala dio esaera zaharrak eta hori kontuan izan dugu Bermeoko leku izenak batzeko orduan, leku bakoitzak izan duen izena berreskuratu eta egungo bermeotarren ahoan ipini gura izan dugu, izan ere, leku izenen bitartez, gure hizkuntzaren, historiaren, jatorriaren, ekonomiaren arrastoa jarraitzeko modua daukagu.

Irune Allika eta Bitor Uriarte irakasle eta ikerleek egin duten lanari esker, web gune honetan hainbat ariketa bildu ditugu Bermeoko leku izenak hobeto ezagutzeko, eurakaz olgetan ibiltzeko.

Nondik gatozen eta zer garen hobeto ezagutzea dugu helburu, leku izenen bitartez iragana, oraina eta etorkizuna hari berean lotu, izan garena eta izango garena. Web gunean ibiltzera gonbidatzen zaituztet Bermeoko txokoak, historia, hizkuntza ezagutu eta maitatu ditzazuen.

Bermeoko Toponimia Ikastetxeetan