elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-06-04

 

Orrila'ko lorak.— Il gustian ozte aundia egonda orrila'ko loretan bai txadon nagusian, bai gexoetxe eleizatxuan. Eleiz-txiki onetan bukaera emateko eleizkizun polita egin zuten, neskatxuak aingeru jantzita abesti ta eskiñi eder zuzendu zien Ama zerukuari.

 

Josu-Biotza'ren illa.— Oste aundiarekin asiera eman zayo Josu-Biotza'ren ileko eleizkizuneri. Il barruan bi irurrun-[...] egingo dira; bata Koldobika-tarrentzat itzaldiak zuzendurik Abauns'tar Andoni Lasarte'ko Augustine lekaime etxeko apaiz argiak, eta bestia Josu Biotza'ren (Apostolado de la Oración) aldartasunekuentzat itzaldiak zuzendurik aita Undurraga Miren Biotza'ren lagundiko lekaidiak.

 

Eleizakuak.— Artuta oso txarto arkitzen da Egia'tar Jone «Zabala» basa-etxeko amona.

 

Ezkon-izparrak.— Egun gutxi barru ezkontzeo dira, Azkue'tar Gergori, Lizundia'tar Karmele neskatilla politariken eta Gisasola'tar Ander eibartarra, Agirrekomezkorta'tar Marzeli lirañarekin.

Zorionak aurrez.

 

Jayotza.— Aurtxo bat geyagokin geitu zayote sendia, Larrañaga'tar Jon Joseba, eta Zubizarreta'tar Josebe Julene (Aldapa) baserrikueri. Zorionak.

 

Autu.— Uri ontako (notario) autu dute, on Juan Puig Lazaro. Ongi betetzia opadiogu bere seregiña inguruko ostearekin.

 

Soraluze'ra.— Gaur ainbat abertzale biurtukoda uri onetatik. Ortarako tximis-bultzi berezia (expeziala) antolatu da 0,50 laurlekuan jun etorria. Tximisbultzi au aterako da Soraluze'ra arratsaldeko ordubi-ta laurdenetan, Elgoibar'erako aterako da Soraluze'tik saspirak eta berrogeita bost minutuan.

Abertzaliok gustiok Soraluze'ratu bear gera igandian.

 

Jantzi artzia.— Jun zan illan 26 Deuna Kalare lekaime etxian Ondarroa'ko Arrasati'tar Miren gastiaren jantzi-artze (toma de habito) izan zan, «Maria Eukaristia» izena jarri zioten lekaime etxian izateko. Ortarako bertako eleizkizun ederrak egin ziran.

Amarretan jaupa abesturik bertako lekaimiak «Cunetipotens» jaupa (Gregoriana). Jaupagile ta jantzi ematen Zenarruzabeitia'tar Erramon, lagundurik Urkiza'tar Sekunda, eta Kanpos'tar Saturnin irurak Ondarroa'ko semeak. Itzaldi bero bat zuzendu zion lekaime berriari Opakua'tar Estanisla emengo apaizak. Eleizkizunian apaiz eta sendi ta uriko ostetza elizaratu zan. Gero oitura dan eran bazkaria egin zuten leikame etxeko gela baten.

Zorionak lekaime berriari, baita bere lagun lekaime ta sendikoeri. Aita Pantzeska Donea'ren alaba ona izango alda lekaime gaste berria.

 

Naskaldija.— Igesi zan igandian, Emakume Abertzale-Batza'ren zabalkundera Legazpi'tik etorrita, agurtu ditugu Aztiazaran'tar Margarita, Aparizio'tar Miren emakume politak.

Ondarrua'tik etorrita Etxeberria'tar Erruperta bere sendia. Emen arkitzen da. Ondasua'tik etorrita Etxeberria'tar Krisante neskatilla lirain ta polita.

 

AIXERIXA