elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-01-24

 

Deun Andoni.— Abad'tar Andoni donearen eguna oso ospatsu igaro du eleizak. Goizian illun txamar egin arren, ateri egin zuan eta ibildeuna kalez-kale egin zan, Andoni deuna'ren irudiakin udal-gizon eta eresbatzak lagundurik. Amarretan «Pastoralis» jaupa abestu zan eta ondoren eresbatzak eresi aldra konziertua jo zuan beren artian bi eresi euskerazkuak oso politak benetan. ¡Gora ba Bereziartua jauna! eta jarrai aurrera.

Arratsaldian Andueza pelotatokian bi pelota partidu jokatu ziran, lendabizikua Gastesi'k eta Rezola'k Arrien eta Gurrutxagan aurka, lenengo bikotzak, errez irabazi zuten. Bigarrena jokatu zuten Arrien eta Gurrutxaga'k, Soben eta Rezola'n aurka, partido au oso ederra izan zan sarritan berdindi ziran azkenik 17'an 18 garren tantu Arrienek egin zuan eta bartidua irabazi.

Euria zalako zantzaketak estalpietan egin ziran.

 

Koldobikatarrak.— Igandean eduki zuten berea illeroko eleizkizuna. Goizian Jaun-artze orokorra, abesti oso politak abesturik, eta ondoren baita ere itzaldi eder bat beren zuzendari Ezeiza'tar Joseba Andoni apaizak.

 

Laisterkariak.— Argitaldu gendun lez, igandian jokatu zan arinketa, asi San Migel Urkarregi San Migel bukaera, iru kilometro eta geiago «Sakoneta»k egin zuan amar minutu eta 26 segundo. «Adrian» bire erdian gelditu zan.

 

Osakuntza.— Donosti'ko Oreja sendagilliak, osakuntza operaziua egin dio Zubiaurre'tar Laurentzi «Usetxe» baserriko nagusiari.

 

Izpar beltza.— Jauna'ren besoetan il da uri onetako gexo-etxe edo hospitalian 17 urte zituala Peral Amparo neskatillia. G.B.

 

Gudari.— Azkenengo urteko obeto esateko bigarren deiko guda mutillen deitzen diote guda nagusiak ill onen 27'an bederatziretan egon diteztela Donosti'ko Kaja de Reklutamiento'n beren agiri edo kartillekin, jakinian ipiñi nai ditugu utsik egin ezteien amengo mutil diran, Astigarraga'tar Ixidro, Iriondo'tar Domingo, Iriondo'tar Markel, Iriondo'tar Jon, Iriondo'tar Matia; Juaristi'tar Jose, Martinez Enrique, San Martin'tar Domingo, Soraluze'tar Justin.

 

Batzarra.— Igandian Eusko bazkidiak eduki zuten urteko batzar orokorra, urterako Batzar arteskaria onela berritako gora berak [...].

Lendakari, Olazola'tar Nartzi.

Lendakari-orde, Astiasaran'tar Jakinda.

Idazkari, Gorostiza'tar Marka.

Diru-zai, Oloizala'tar Albontsa.

Diru batzalle, Aranberri'tar Andoni.

Artezkari lagunak, Beristain'tar Sekundin, Ansola'tar Peli, Arregi'tar Jon, eta Gabilondo'tar Leontzi.

 

Beste batzar bat.— Oraintxe dala egun batzuk Miren alabak eduki zuen beren urteko batzar nagusia, erriteko gora berak ontzat emanik, aurrerako Batzar artezkaria onela berritu zan.

Lendakari, Arriola'tar Petra.

Orde, Aizpiri'tar Dominica.

Idazkari, Albizu'tar Juanita.

Dirutzai, Arrieta'tar Maria.

Artezkari lagunak Legaristi'tar Florentina, Arrillaga'tar Paka, Ezenarro'tar Elisa.

 

Deia.— Datorren igande goizeko bederatzi'retako Udal etxera deitzen zaiote, aurten gudari edo soldau diran mutilleri beren izen abizenak ematera.

 

Ezkon deiak.— Datorren igandian ezkon dei onek izango dira: Arriola'tar Mariana Urrazolo'tar Migel Ondarroa'rekin ezkontzeko; Urresti'tar Eujenia, Larrañaga'tar Eujenio Plazenziakua'rekin, Agirrekomoskorta'tar Anjel, Lopez Gomez Gregoria Eustaquia'rekin, Eizagirre'tar Justo Arrizabalaga'tar Joseba Inazia'rekin; Arakistain'tar Justo Iriondo'tar Esperanza Eibar'kuarekin; Unzilla'tar Amado, Ormaetxea'tar Irene Ermukuakin.

Zorionak aurrez guztiori.

 

Osakuntzak.— Arrillaga'tar Iñaki Mirena osagilliak osakuntza operaziua egin da oso ongi etxeratu da Mallabi'ra Txurruka'tar Bixente «Markea» baserrikua.

Sendagille onen senda etxe edo klinikan dago Narbaiza'tar Andrea, Azkoiti'ko «Zabaleta» azpiko baserrikua.

 

AIXERIXA

 

* * *

 

«Kirikiño» Alde.— Bilboko «Eusko Gastediak» «Kirikiño» alde egiten dituan jaietara, emetik ere batzuk oi izango gera.

Ederki dago arri idazkuntzak jartzia ain abertzale zintzo izan zanari; bada orrela zor bat ordainduko degu.

 

Arpidea.— Elgoibar'ko Eusko Batzokia, 3 laurleko; «Aberri», 3; Kale, 0,50; Andonegi'tar [...], 0,50; Eizagirre'tar Feli, 0,50; «Aixerixa», [...]. Guztira, 16,30.

Ederki mutillak aurrrera [...].