elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-05-27

 

Itzaldiak.— Juan dan larunbatean egon zan bigarren itzaldia emengo Euzko Batzokian, bertan itz egin zuten Azkoaga'tar Koldobika gasteak erderaz eta Yastelu euskeraz biyak eibartarrak, notinza aundia izan zan-onen itsaldia aitutzen eta oso itzaldi ederra egin zuten biyak. Datorren larunbaterako beste itzaldi bat egongo da Euzko Batzokian.

 

Ezkontza.— Gaur astelenez ezkondu dira Garate'tar Roman eta Aizpitarte'tar Miren «Zelaundi» baserrikua.

Zorionak.

 

Elorrio'ra.— Uri onetatik ere talde aundia juan zan Elorrio'ra mendigoizalien ikurrinagaz. Oso pozik etorri giñan indar aundia daukala euskaldunak ikusi gendulako.

 

Naskaldia.— Gasteiz'tik etorri dira Garate'tar Sabina. Zubizarreta'tar Karmele eta Ubiria'tar Sebasten.

 

Aberri'ri.— Zer gertatzen zazu orri onetan ez idazteko? Andra geia topatu aldezu eta orain astirik ez? Ia ba Aberri laister irakurten degun izparrangi on baten ezkondu egiten sesan, betekada bat egin diagun eta irakurten ditugun zure idaztiak.

 

ATXOLIN