Urruzuno ballerakuak.— Aspaldi or dabiltza baso elizatxo bat egitekotan eta nai dute lenbaitlen egitia. Bada ortarako esnatu zaitezte azkar eta ballera guztikuak itz egizue nolakua eta zenbat kostako dan ikusteko eta gero dirua bildu ezazute.
Deun Mikel.— Ballera ontako baserritarrak beren zaindari Mikel Goi Aingeruaren eguna oso alaitsu igaro zuten, eleizkizun ederrekin.
Gaur igandez jaia berritzekuak dira jai batzukin, Udalak txindi apur bat eman da. Egingo dira aizkora joku ta abar.
Agurtzako jaia.— Gabero asi da, il guztian, txadon nagusian, gabeko zortziretan agurtzako eleizkizun ederra.
Gaur igandez arratsaldian Agurtzako Ama irudiakin ibildeuna egingo da.
Ostikolariak.— Igandian bere biziko ostikoketak jokatu ziran Lerun zelaian. Goizetik, «Pitusin» taldiak irabazi zien «Bonba» taldiari 1 eta 0. Arratsaldian, Eibar'ko «El Gallo»k Errenderi'ko «C.D. Euskalduna»ri 4 ta 1 irabazi.
Jaupa bat.— Emakume Abertzale Batzak eralduta jun zan igandian deun Mikel Goiaingeruaren jaupa bat izan gendun, abertzale asko bertaraturik.
Izpar beltza.— Jaunaren besoetan il da 74 urte bete ondoren, Etxeberria'tar Joseba «Lapramendi» baserriko aiton eta ARGIA'ren irakurlea (G.B.). Laguntzen diegu atsegabian bere seme, alaba eta gañerako sendi talmaltsuari, eta zuk, irakurle, otoitz bere gogo aldez.
Ezkontzak atian.— Astian uztertuko dira Alzola'tar Anastasi bizkaitarra, emengo «Metala» baserriko neskatilla Zubiaurre'tar Miren'ekin: Zubiaurre'tar Erruperta, Artetxe'tar Jone Andika'ko neskatillakin; eta Arriola'tar Jerarta, San Martin'dar Natirekin. Zorionak guztiori.
AIXERIXA
_____
—Deun Mikel, egunarekin udarako usaiak iges egin dute. Azken erromeria gure artean. Oraiñ negu aldira begira.
—Donostia'n izan dan «semana vasca» edo obeto «eusko astea» ortan, elgoibartarrak sail ederra izan dute. «Gelatxo» soñu jotzalleak bere «trikitriki» alai, arin, ederra jo du. «Mokoroa»k berriz arri biribillakin ekin aldi gogorra egin zuan. Eta azkenik, «Txistularien eguna» zala ta emendik sei baño etziran.
—Negu aldian, oi da eusko batzokietako lan aldi ederra. Asi dira edonun, mugitzen. ¿Gu mugituko ote? Dei dizuet abertzaleak. Esna gaitezen. Eldu arloari. Eta entzun: ain poliki euki genduan abesbatzatxoa, ezin al genezake piztu, indartu eta «Euzkadi-Euzko Abesbatza»rako gertu? Nere aldetik, gertu nago lanerako. ¿Zer diozute, anaiok?
IXAKA
_____
Eriotza.— Bat batetako eriotzak eraman digu Etxeberria'tar Jose «Lapramendi» basarriko 76 urteko aitona. G.B.
Juan etorriak.— Errezil'ko aize osasuntsuak artu ondoren beren txokora etorri dira Arriaga'tar Pilar ta bere sendia.
—Betelu'n egun batzuek egin ondoren gure txanburu Urrestarazu'tar on Xeperino jauna.
—Beren gurasuen onduan egon aldia egin ondoren Gazteiz'ko ikastetxe edo Seminario'ra juan dira Ezenarro'tar Koldobika ta Urkidi'tar Kepa.
MIRENTXU