
Festarik bear bada
 betor Donostira
 Bai motellak, guazen Donostira. Orregatik lengo igandean juan giñan Bertsolarien gudua ikustera, ta, etzitzaigun damutu, ez orixe!
 Donosti'ko abertzaliengatik au ta ori esan oi dute, baño gauzak bear diran bezela egiten, utzi eurai!
  
  
 Txuleta ta solomo
 seseñiarekin
 «Litargi»k jango ditu
 umore onakin.
  
 Goiko Jaun altsuak bereganatuko altzuan, ain gizon zintzoa.
 Nere samin agurra sendikoai, batez ere, «Luzear» lagun maiteari.
  
  
 ABERRI
  
 _____
  
 Lendakari, Ajuria'tar Pedro.
 Ordeko, Gabilondo'tar Lontzi.
 Idazkari, J. eta Jauregi'tar Erroka.
 Diruzaia, Larreategi'tar Nikola. Batzarkideak: Larreategi'tar Jose, Epelde'tar Sebastian ta Osoro'tar Bartolo.
 Zabalkunde Batzorderako:
 Lendakari, Azpiazu'tar Ixaka.
 Idazkari, Manterola'tar Antonio.
 Diruzaña, Ansola'tar Jose.
  
 Zorionak.
  
 MIRENTXU
  
 _____
  
 —Igandez, Irugarrengoak, eren illeroko elizkizunak izan zituzten.
 —Datorren igandean dute asiera «Jose Deunaren» zazpi igandeak.
 —Urtero bezela, gure txaunburu edo parrokoa irakurriaz dijua igarotako urtean izan diran batayatze ta obiratzeak. Oartxo bat artu degu, batayo izenatan, eta da, igazko urtean lenbiziko batayoko izena ta azkenengoa euskal-izenak zirala. Pozgarria benetan.
  
  
 IXAKA