
«Liberame» oso ederki abestu zuten errespontzuakin budaturik. Egun gustian ikurriña makila erdi Batzokian egon zan.
 Gabean Jel-Batzokia bete-beterik egonik etzaldia egon zan. Oso edeki egin zuan jayaren asalpena U.B.B. lendakari Arriola'tar Baleri'k. Ondoren G.B.B.'ko lendakari ospetsubak Barrena'tar Poluikarpa jaunak oso ederki erakutsi zigun Sabin'en edetija. Karlista izana zala gastetan, baño bere anai Koldobika'k sarri ezanik euzkaldunok ez giñala españarrak, eta Sabin'ek erizaldu zuala egia zala bere andiak ziona eta andik aurrera ezan biarrik ez degu euzkadi aldez zenbat lan onurakor egin eta espetxian ilzala eta abar. Bere itzaldi ederra bukatzian Poluikarpa jaunak txalo beruekin ordaindua izan zan. Gure Jel-Batzoki'ko talde batek «Agur Jaunak» «Sabin maixuari» eta «Euzko Abendarin Ereserkia» oso ederki abestu zituzan, batez ere atsegin zan «Sabin» maxubari ateratako izki «letra» Uriguen'dar Tiburtzi'k, «Lauaxeta» ez det uzte izki edo letra au ezagutzen dezunik.
  
 Eskerrak ematen diskagu
 Guk Gure Sabin maitiari
 Euzkadi argia
 Zor zayo berari
 Aberri maitiagaitik
 Eman zuen bizitza bai
 Jaunak dei zion
 Sabin etorri.
  
 Indar aundiaz jaikirik dago
 Euzkadi gustia
 Pozez beterik-gastedi dana
 Sabin'en bidian
 Lan-egin dezagun-danok batian.
 Azkatasun oro lortu artian
 Aberri maitian
 Gustiok ongi bizi gaitian (bis).
  
 AIXERIXA