elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-10-07

 

Agurtza edo errosarioaren jaia ospatu degu igandean. Goizean jaupa nagusi ederra izan zan; bertan itzaldi sutxua eta euskera egoki egokian Jaka'tar Antonio apaizak egiñ zuan.

Arratsaldean [...] eta ibildeuna eliz atarian agurtza abestuaz: abesturik taldeak «Konde Peñaflorida»ren lau abotxetakua eta erriak erantzuna.

Talde aundia zan elizkizunetan, Ama zerukoa koratu nairik.

 

* * *

 

Asis'tar Prantzisko'ren eguna zan asteartean, Klara donea'ren lekaimeak, [...] eran ospatu dute. Goizean jaupa abestua iluntzeko seiretan elizkizun ederra egiñaz jaupa agirian jarririk.

Prantzisko Deunaren kalea dogu errian, eta bertakoak nolabait ospatu nairik, iluntzian «anboliña» jo eraso dute, oitura zarrean.

 

* * *

 

Azpaldikoan txadon nagusiko «kanpaiak» isilik izan dira, bata jausi zalako eta bestea apurtu zalako. Berritu eta jarririk bear larunbatean onespen edo bendizioa izan zan eta ondoren aldibat erabili zituzten. Pozpozik entzun genduen, bai, aiñ «soñu» ederra dute bada.

— Baita ere txaneuskin edo «organua»ri auspua tximistindarrez dabillela jarri diote. Onek ere asiera larunbatean agurtzaren elizkizun ileguztikoan izan zuan. Bearreko gauza, baitzan auxe.

 

* * *

 

Negu aldia degu. Astelenean asiera eman zion gabeko ikastolak «Escuela de Artes y oficios» esaten zaiona. Urtero bezela, talde aundia ari da: Ikastola onek lan egokia egiten du gaztedi artean.

 

* * *

 

Neguko aldeko jolasak edo denpora pasak azaldu dira jaietan ere, Igandean erriko Eresbatza edo Bandak, arratsaldeko jo aldieri astera eman zion; neguko era. Gaubian «Cine Parroquial» esaten zaion areto edo «saloian», «zine» edo dalakuori asi zan, baita ere.

 

* * *

 

Gure artean dogu, Errezil'tar andereño gazte liraña dan Agirretxe'tar Kasilda.

— Bilbao aldera juan da Etxaniz'tar Juli «Arostegi» baserriko andereñoa.

— Uda aldia, gure txoko ontan igaro ta bere erri Arrasatera aldatu da Azkarate'tar Juan pilotari [...] «Mondragones» izen ordeko deitzen dana. Ondo juan eta oroitu Elgoibar'ekin, eta etorri berriz ere.

— Madrid'a juan da Arluziaga'tar Segunda andereño jatorra.

 

* * *

 

Irun'a igandean. Abertzaleen artean Irun'ako jun naia sentitzen da. Bultzi aundi aundia bearko da, oraingoz izena emandakoak eramateko: jun etorria «merke» baida.

— Igandez Deba'ko jaiera eziñ izan giñan eldu errian «obligaziuak» bei genitun. Baño emendik jun ziranak jai ederra ikusi zutela zioten eta poz pozik ziran.

Bazter guzietan abertsaletasuna gora eta gora. Poztu geitezen eta lan.

 

IXAKA