elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-02-17

 

Eleiz nagusian ezkon dei onek irakurtzen dira:

Lizundia'tar Joseba elgoibartarra, Carmen Ruiz Os de Onoro, Santander'kuakin; Juan Ginea Mojas, Algorta'kua, Etxeberria'tar Pakunde elgoibartarrakin; Gorostidi'tar Joseba, eibartarra, Agirre'tar Domeke elgoibartarra, Urresti'tar Jone Xemein'guakin; Gabiola'tar Pelipa, Amoroto'kua, Altuna'tar Eusebe elgoibartarrakin. Zorionak aurrez guztiori.

— Astian ez biar negargarria jaso da uri onetan; Aranberri'tar Kalixta, 15 urtekua «Olazabal» baserrian aritz zugaitza ebaten ari zala, bere aita ordezkua lagun zuala azpian artu zuan, eta ikaragarrizko zauriak batez ere apurtu zizkaioten bizkar-biak, ixtar biak, eta abo ezurrak, eta ostian gorputz guztian zauritua izan duzan. Osagileak ikusirik eleizakuak agindu, baña adimen argia eduki arren Gure Jaun ezin artu ta Extremaunzioa eman zion txaunburuak, eta andik hamasei ordura Jaunak bereganatu zuan. Goian bego ba Kalixta gizajua, eta gurasueri laguntzen diegu atzekabe negargarri onetan.

— Jun zan astian Ermua'n ezkondu ziran, elgoibartar Gorriti'tar Kepa, ermuko neskatila polita dan Bergaretxe'tar Elizabete'rekin. Zorionak.

— Aurtxo bat izan dute, Etxaniz'tar Plazido'k eta bere emazte Gurrutxaga'tar Miren Josebe «Antxuzita Goikuak». Zorionak.

Jaio ta beriala donokiratzen ikusi dute beren aurtxo bat, Agirre'tar Joseba Imanol, eta bere emazte «Urruzuno» baserrikoak.

Laguntzen diegu atzegabian.

— Donosti'ko Abad'tar Andoni gexo-etxian osakuntza (operazioa) egin diote «Urratel» baserriko Leiaristi'tar Domeka etxejaunari. Ongi arkitzen dala diote. Pozten gera.

— Igandian asi emengo gexoetxe-Hospital aurrian ta «Azkarate» gañera, ariñaketa jokatu zuten «Albizku gokoak» eta bekuak ez dakidan beren izen abizenak, baña irabazilaria Albizkua omen zan 26 minutuan egin eta Urkiri laisterkeriarien iloba 12 segundo geruago arrayaratu zan.

Oso joko ederra izan omen zan, gutxitan bide onetan ikusten dana biak arrayara eltzia.

— Eleizakuak artuta arkitzen da «Pepein»go Zubiaurre'tar Kalixta gizon zarra.

— Jaunaren besoetan il dira, Ontzalo'tar Deunoro (Santos), 74 urte zituela. G.B. Beronen gorputzila eraman zuten lau mikiletek berau izan zan beren sarjentua lenago.

Laguntzen diet atzekabian sendi guztiari batez ere gure lagun «Endoia» Idazlari bulartsubari ta baita ere bere anai Eloi'ri ere.

— Baita ere luzaro gaxorik egonda, 80 urte zituala ilda, Zertuitxa'tar Pitxe anderea G.B. Laguntzen diot atzekabian bere seme bakarra dan Julen.

— Garate'tar Isabel (Dama Isabel), izanda ezagutzen zana, il da 80 urte beterik. G.B. Laguntzen diot atsekabian bere senide ta enparan guztiei.

— Larunbatez etxe aberatzetan Deun Agate abestiak abestu zituzten bi aldra ederto gertauta Jei Batzoki'ko bazkidiak oso txindi asko batu zutela diote ta osteari asko atzegin izan zioten. Gora bada Jel Batzoki'ko gure anaiak.

— Larunbat gaubian berebiziko itzaldiak egin zizikiguzen. Erri eleiz gazteriaren Biltokian Eusko Langiliak antolatuta Donosti'ko Lasa'k eta Gomez Jauregi'tar Errapael'ek. Osto asko bildu zan, baña [...] tamala izan zan U.G.T.'korik entzuten egon eza ez ziran bertaratu. Gauza askoren artian. Eusko Langilieri uju egin zien Gomez'ek (cursiloetara) juateko langile [...] an ikasten dirala ta. ¡Ia ba Eusko Langilia! Astian bi bidar cursilo orretara juaten zeran Salón Parroquial'era.

— Emen ere agurtau gaitu «grippe» edo gexo madarikatuak ainbat ogeratuak egon bear dira emen ere batez ere gure aldate jauna Balanzategi'tar Joseba, Iruretagoyena'tar Benita aguxila, Okamika'tar Irene, Latxa'tar Tome E.A.B.'k eta nik ez dakidanen asko. Laster sendatzia opa dizutet ba guztiori.

 

AIXERIXA