elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-03-25

 

Deun Joseba doitzoaren bederatziurrenian jentetza izugarria ibili da txadon nagusian.

Bere egunian 1.166 jaunartze egon ziran.

Itzaldiak berriz igarotakuak aistu egiten dira baña gorenguak egin ditu Ama Neskitz Biotza'ren seme Undurraga, Tolosa'ko lekaidiak.

 

* * *

 

Igandian Eibar'ko Astelena pelota tokira eldu ziran emendik ainbat abertzale Trabadua anderea, Jaurgi eta Jose Antonio Agirre'n itzaldiak entzutera. Pozik biurtu ziren beren urira.

 

* * *

 

Eibar'ko Batzoki'ko antzeslariak igandez antzestu zuten «Dos amores» uri onetako Jel Batzokia'ren aretoan, guztia bete beterik zuan txalo izugarriak irabasitusten . Eibar'ko talde au [...] zaigun eta jarrai orrelaxe.

Emengo antzeslari taldia datorren ila birako gertatzen ari da Usurbil'en antzerki jai bat botatzeko ango Jel aretuan.

Sasoes argitalduko degu zer jai aldi antolatzen dituzten.

 

* * *

 

«Aberri» izparkari sutsuba, berriro ere ogeratuba arkitzen da zoritxarreko ankako-miñakin.

Laster guztiz sendatuta ikusi nai degu.

 

AIXERIXA