elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-04-09

 

Illabete Bilbao'n

 

Agur irakurle.— ilabete ontan ez naiz zurekin izandu eskutitzez baño bai oldozmenez. ilabete Bilbao'n, langile arazoaz zuzentzen izandu naiz. Aldi ori neretzat oso pozgarria izan da, ikastaldiaz gañera auzo anaien biotzeko sua, aberri zaletasuna sutzu eta gartzu arketu detalako; ekaitz artean anai bulartzuak arkitu ditudalako ¡Aberri maitasun benetakuak ainbat lazake...!

 

* * *

 

Langile ikastola nagusi ortan, eusko biotzarentzat gai pozgarri asko arkitu ditugu. Ikastola nagusi ontako zuzendari dan AVASC bazkun orrezaz, irakurgaietan ixtilu matrakak irakurri ditugu eta [...] guztiei erantzunik onena emango nieke bi itz onekin: Ikastola nagusi orren berri, bertan izan gabe jardutzia, [...] galtzia dala. Tamalez irakurri ditut, gauz oen aurka; ez dute ez oek ikastolako berri jakin ; gurekin bertan izandu balira besterik, ziur nago, besterik esango zuten.

Ikastola nagusi ortan, Napar, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarrak izandu gera, eta gure anaitasuna ainbat estutu edo elkartu da nun azken agurra baño une samiñagorik arkitu ez degun ilabete osoan.

Bai. Banatu biar eta agurra alkarri eman giñion españez, biotzez aberri maitasunak jotzen gaitu ba. Noski Aberri maitasuna zer dan, zertara iritxi lezakean jakin nai duenak, juan bedi Bilbao'ra. An emen eusko ikurrin, lauburu gizon eta emakumea txapel eta paparrean; «agur» dio «gutarrak» alkarri: «adios» bestekoak. Itzaldiak an, emen iru edo lau astero; Eusko Gaztedia bete bete; E.A.B. lore txorta bezela; aberri maitasuna edonun.

Ikastolako ikaskizunak, sendotu bagaitu gure jakin bearretan, aberri maitasun usai gozoak indartu du gure biotza eusko izate alde. ¡Ilabete pozgarria!

 

* * *

 

Etxeratu, txokoratu gera. Elgoibarko lur zati maitean gera. Onetzaz asturik izan gerala uste izan badezute, errua izan dezute; ez gera ez astu. Ez degu noski, erriko berririk izparringian ematerik izan, baño ez gera orregatik aistu, ez. Aurrera, etxeratu geran ezkeroz, izango dagu beta. Beaz Aixerixa'ri eskerrak, egin duan lanagatik ilabete ontan.

 

* * *

 

Beti oi da, erbestetik edo auzotik etxeratzean, «erregau» edo eginbearren bat izatea. Ala bada oraiñ ere, «errekadista» egin bearra degu.

Guztiok dakizute «Aberri» auka errenka dabillela, eta ara bada onentzat «errekan» ori. Aizak «Aberri»: Pantzeske'k —anderaño mardulak— ez omen dik anka errenik nai eta... ortan jarraitzeko asmoa badek «despedida» emango omen dik. Baño... gertatu ariala Donostirako.

 

* * *

 

Agur bada irakurle; emen gera berriz ere.

Urrena arte.

 

IXAKA