elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-06-15

 

¡Ederki Luzear!.— «Mirentxu» ta «Maitxo»k asmatu duten nire aldezko jaia, nik Luzear, eziñ iñolaz ere ondo ikusi. ¿«Aberri», idazlia noiz izandu da ordio? ¿Zirriborro ta kertenkeri batzuk ipiñi ditualako ala? Balekite «Kirikiño» zanak eta zenbat arabaki ezarri dioten nere idazkiai, ez zuten olakorik egingo.

Dana dala nerekin gogoratu diran guztiai mila ta mila esker ta idazlien batzarra betor lenbailen; bada «Luzear»ek dion bezela, erri idazlia onelakotxe egun ederren zai egon oi da.

 

Ori da jokatzia.— Urtero bezela, aurten ere igaro ditugu Trinidade jaiak; baño aparteko puntzio aundiak iduki ditugu, Cantalapiedra ta Malajandrin aldeko mixiuak izan ditugu, gu zibilizatzera etorrita.

Lotsagarrizko dantza nabarmen ta lizunak egin dituzte, ta lotsagarriena erriko umeak ere, bera ikustera sartzen ziran.

Errian, erritarrak dantzan egin bear dutenean (gobernadoreagana baimen bila) baño Mataporkera aldekua izan ezkero, nai dan guztia.

Ori ez da bidea Balantzategi jauna; gu ez gera dantzen aurka biar dan bezela egiñ ezkero, baña guk gure gaztedia zaitu bear degu.

Uri Buru Batzarrak erakutzi dio bere asarria Udalari nabarmenkeri onegatik, ta bere idazkiak biardan indarra izandu.

Nere zorionik sutsuena Elgoibar'ko Uri Buru Batzarrari, batez ere bere Lendakari dan Elortza'tar Markelin'i.

 

Tolosa'ra.— Il onen 18'an Tolosa'ra juan nai duanak eman dezala izena Batzokian garaiz, bada berebil aundi bat ipiñi nai degu ta.

¡Ia mutilak! naiz ta urte guzian barau egon, 18'an Tolosara.

 

¡Agur!.— Emendik aurrera noiz bein idazteko itza ematen dizugu «Luzear», ta orregatik ez aserratu.

 

ABERRI

 

¡Garaia uan aparejo arrayua i! ¡Noizbait ere gogoratu aizenean! «Mirentxu» ta «Maitxo»k asmatutakoa nai ta naiez ontzat artu bearrean ago. Lengoan esan nian bezela eorren izenean nai ezpadek ere, euskal erri-idazle guzien izenean. ¡Aspaldi ontan ez baña len erri idazle «eredu» bai itzan! Esan akiotek eratzaleai, Amaletxo'ren bearrik baditek garaio adierazteko. Agur, lagun zar.

LUZEAR