elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-06-24

 

«Aberri»ren omenaldia dala ta eztala naikua zalaparta ipiñi degu «Maitxo» ta azken idazle txiro onek.

Egun orrekiñ gogoratuta pozaren pozez nire lumatxua izkirik egin ezinda nabaitzen det. ¿Nola ez? ainbeste ta ainbeste anai arreba berri ezagutu biar bai ditugu egun orretan.

Ta nik baño areta poz aundiagua eukiko du zoritxarrez askok beren amatasuna ukatzen dioten gure ama zartxo euskerak. Naiz ta askok iseka ta parrezka bazabilkite ere egun orretan beintzat benetako irri parrezko arpegia eukiko dezu. Esango dezu zeure artian «Baña nik ezertarako balio ez detala ta iñoren "bistara" edo aurrera azaltzen ere lotsatu egiñ biar nukiala diote euskaldun askok, eta zuek oraiñ neri poz onekiñ zatozkizue?.

Bai, ama, egia diozu. Gaurko zoritxarreko euskaldun askok diote ori; baña ez bildurtu, ama, biziko zera ta euskaldun kazkarrak ere asko daude baña baita onak ere.

Gure euskel idazle batzarreko egunak badakizu zuri urte askorako osasuna zuzenduko dizula, onelako egunak zuretzako egun onuragarriak diralako. Eta "Larreko" idazle bulartsuak dion bezela urteero urteero egingo bagendu, orduan bai pozik biziko ziñakela. Salatu gaitezen ba urteero edo aldan geien onelako jaiak ipintzen, geuk maite degunok zerbait egiten ezpadegu, bestiak gutxiago egingo dute ta.

 

«Teletxea»k, «Edozein», «Larreko», «Luzear» ta «Lebitarra»:— Pozik irakurri ditut zuen idazkitxoak eta baita ontzat artu ere zuen iritziak. Ba ni ez nijuakizue nere iritzirik azaltzera ez jakiñ bat dakianari erakusten asi ezkero gaizki gelditu oi dalako. Ba zuen gaiñ uzten dizuet egun ortarako asmoak eta zueri jarraitzeko gertu egongo dira beste idazle guztiak ere.

Baña lantxo bat daukagu emengo idazliak, alegia noiz egingo ote degun batzartxo au. Guztiok dakizute nola Uztaila'ren 2'an Arrasaten daukaten jaialdi aberkoi bat, eta il berrian 9'an Mendaron E.A.B.'ren askundea.

Eta emen 16'an egiñ ote genetzake gure jaitxo au? Iñori miñik eman gabe egiñ nai genduke ta, zuek idazliak esango dezute zer derizkiotzuten, erantzun.