elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-07-02 | Gizartea - Gaixoaldiak | El Día, 1933-09-12
El Día, 1933-08-11

 

Euskel izena.— Emengo eleiz nagusian ugutzatu (bataiatu) zuten juan zan astian, Intxausti'tar [...]'ren semetxo bat, Iñaki izena ipiñirik. Zorionak Intxausti ta amaikagarren semetxoa, ta lenengo euskel izendura gurasuen pozgarri izango alda. Ori opa dizuet.

 

Min artu.— Astelenian Eibar'ko beribil (automobil) batek arrapatu zuan Beristain'dar Sekundin'en semetxo Sabin, zanko bat ausi ta [...] zauri batzuk egiñaz. Pixkor sendatuko al-da.

 

Il.— Juan dan igandian il zan Donostia'n emen oso ezaguna zan Onzalo'tar Santa.

Laguntzen diegu atsekabean bere senar ta alabai; baita bere senide Barinaga'tar Bitor, ta euskal idazle jator Endoia'ri.

 

Zarauztarrak.— Juan dan igandean emen agurtu genuzen zarauztar pila bat Sukarrieta'n izanda, etxerakuan Butron'go ostatuan (¿ez didate ordaindu anunzioa e?) apaldu zuten umore ederrian, baño bazeguan an bat umore onian afaldu etzuena. ¡Mutilzar demoniñuok!

¡Ai Atarrene! galduak gaituk oreintxe, ezkondu edo prale sartu ¡ze arrayo! zuengatik mutil zarragatik ditek jenio txarra neska zarrak.

Ori esan zuna osagilia dek ta... pulsua artzen zekitek osagiliak ta zerbait izango dek: nere aldetik kontzientziako kargik ez diat nai ta ni berealako baten zerbait egitera niak, ezkondu edo prale sartu ¿Ba aiz o ke?

 

Dabiltzanak.— Emen agurtu degu aspaldiko lagun zar ta idazle langilea dan Segura'ko «Otarra».

Aldi goxo bat igaro genuen berakin oso pozik. Urrenarte, lagun.

— Pau'tik egun batzuk igarotzera aita-amaren onduan Larreategi'tar Elixabete, antziñako «Maitena» [...] bere senarrarekin.

Ator , ator mutil etxera,

gaztaña zimelak jatera.

 

Eman zazu.— Datorren larunbatian «Itxaropena» antzokian egongo da antzerkizun eder bat ta bertan biltzen dan dirua Uriguen'dar [...]'rentzat izango da.

Uriguen, langile jatorra ta Eusko langilien alde kementsu jakatu [...] au, Donostia'n osakuntza eginda dago, ta emazte ta umetxuak beste laguntzik nola ez duten jango badute, Elgoibar'ko Batzokiak eraldu du antzoki jai au, eta sosketa bat.

¡Elgoibartarrak! len ere, beti erakutsi du Elgoibar'ko erriak bere errukia gaxoen alde, ta uste osoa degu orainguan ere esku zabalekuak izango gerala. Ala izan dedila.

 

Agertu da.— «Mirentxu» poz pozik zeguan iñork ikusi ez duan bezelako euritakua utzi zutela bere etxean da.

Bateon batek erregalo utzi ote digu «Aberri»?

Ni berriz poz pozik nenguan nezka gazteren bat laixter genuelako bila baño ¡porrot! dena. ¡Mutriku'ko atzo zar batena etzanba! Bapo ziok.

 

ABERRI