elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-06-04

 

Itzaldia.— Argitaldu gendun lez, juan zan larunbatean «Txindurri» ermuko euzko idazle sutzuak, egin zigun itzaldi bero bat. Euzko Batzokia'n txalo beroak jo aiskioten an batu zan jendetzak. Au bukatzian olerki aberkoiak bota zituzten abertzale [...] diran Uriguen'tar Jerman eta Gabilondo'tar Lontzi'k, onek ere txalo bereziak entzun zitusten.

Datorren larunbateko itzaldia dago Uriarte'tar Joseba Modrago'ko abertzale gastea'ren gain. ¡Abertzaleak! gustiok larunbatean Batzoki'ra.

 

Trinidad.— Urtero bezela aurten ere oso ospetsu igero da Trinidade eguna, inguruko errietatik oste aundia etorri zan, dantzaketa eta barrketan jolastu ere bai jendia ugari.

 

Pixu Ikusketa.— Gaur asteartea pixu neurri'en ikusketa egindu «Fiel Contraste» deitzen diotenak.

 

Osakuntzak.— Arrillaga'tar Iñaki Mirena sendagiliak osokuntzak eginda, sendatuta etxeratu dira. Reparas'tar Agustin Josulauna Loiola'ra: Larrañaga'tar Rosalia Soraluze'ra: Egaña'tar Ijima Eibar'era; Baskaran'tar Tomas Barinaga'ra. Emen klinikan osakuntza eginda arkitzen dira Odria'tar Santos Azpeiti'kua, eta Uriarte'tar Natibidad Eibar'tsua.

 

AIXERIXA