elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-11-17

 

Eriotza.— Jaunaren besoetan ill zan Lizundia'tar Patxi'ren emaztea «Etxe-Zuri»koa.

Berau obiratzea igande arratsaldean oste aundiakin egin zan.

Atsekabe onetan laguntzen dugu bere senidiari.

 

Donokira.— Igandean donkiratu zan San Martin'tar Loren mutil-txikia.

Laguntzen diegu atsegabean bere sendieri.

 

Koldobikatarrak.— Igandean izan zuten illeroko Jaun-artxea zazpiretako jaupa-ondorean.

Iruña'ko koldobikatarren batzarrera joan ziran emengo batzak ikurriñakin oso pozik etorri ziran.

 

Ezkontza.— Larunbatean uztertu ziran txadon nagusian Arana'tar Joseba eta Gurrutxaga'tar Zuri. Zorionak.

 

Eguraldia.— Eguraldia oso txarrak egiten ditu. Euria, otza, aizia. Eta gauza-txar guziak.

Nekazariak gariak ereiteko daude, eguraldirik ez diote egiten, baña ez estutu esaerak zarrak esaten du ekaitza'ren ondorean eguraldi onak.

 

Gaxorik.— Gaxorik arkitxen da euzkel idazle «Aberri». Laister osatzia opa diot eta aspaldi ontan baño geiago idaztia.

Eleizakuak artuta arkitzen da «Apal-Goi» baserriko aitona.

Laister sendatxia opa diot.

 

¡Au da etorrerea!.— Uri onetara ere langille, lanik gabekoen izenean, etortzen dira, onetako bat joan zan eskean denda batera eta limosna bat eskatu zuan; etxekoandreak borondate onakin eman ziyon txakur txiki bat eta langille onek ikusi zuenian txakur txikia artu ta tiratu ziyon etxeko andreari arpegira.

Zer uste ote dute onek lanik gabeko izenean «Cantalapiedra»tik etorrita «limosna» bat eskatu eta ogei ogerleko ematea bakotxari?

 

Arpidea.— Euzko- Batzoki'an arpidea zabaldu da Emakume Abertzale Batza'koeri ikurrin bat egiteko ta nok ez eman duan urrengo idaztian ipiñiko dot.

 

ATXOLIN