elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-02-04

 

Itxaldi aberkoia.— Igandean uri onetako Euzko Batzokian izan zan itxaldi aberkoi bat Emakume Abertzale Batza eratua eta itz egin zuan Lazkano'tar Miren Eibar'koa izugarrizko txaloak entzun beran itxaldiagatik.

 

Laizterketa.— Orain iru illabete egindako apoztua datorren igandean izango da goizeko bederatziterdietan eta onek dira laizterkariak «Izarre» azkoitiarra eta «Betetxe» motrikoarra uste det notintza aundia izango dala laizterka au ikusten eta txindia berdiñian dago.

 

Eriotza.— Igandean ill zan Gabilondo'tar Joseba uriko kale garbitzailea eta beran obiratxea egin zan igande arratsaldean oste aundiakin. Nere samin agurra beren sendiari.

 

Idi probak.— Joan dan igandean uri onetako proba enparantxan jokatu zuten idi proba «[...] aundi» basetxeko eta «Aingerun» idiak. Aingerun iriak irabazi zuten.

— Datorren igandean proba enparantxan idi probak izango dira eta nai duten guziak artu lezake parte sariketa onetan eta onek dira sariak.

Lenengua, 350 laurleko.

Bigarrena, 200 laurleko.

Irugarrena, 100 laurleko.

Laugarrena, 50 laurleko.

 

Josuren Lagundia.— España'ko agintariak eman duten aginduakin Loyola'ko Josu Lagunak asi dira juaten eta igandean Loyola'ra onek ikustera aldra aundia joan ziran batzuk goizian eta besteak arratsaldean.

 

ATXOLIN