elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-07-01

 

¿Emakume Abertzale Batza'ko ikurriñan onespena noiz?.— Galdera au askok galdetzen digu ta oni erantzun leike datorren dagonila'ren 21'tan ixango dala, egun orretarako jaya antolatzen ari dira, arratsaldeko itzaldia garrantzi aundi'koa ixango dala, bertan itz egingo duten izlariak Euzkadi'ko jatorrenak, ixango diralako.

Elgoibar'ko abertzaleak alde gustiera juaten dira-ta, egun orretan gure urija alde gustietako abertzaliekin bete egingo da.

 

Itxas-gudari.— Itxas-gudari juan da Ferrol'era gure lagun abertzale zintzua dan Muxika'tar Aureli.

Laister atzera gure aberri maitera etortzia opa diot.

 

Mendigoxale jatorrak.— Igande arratsaldean uri onetako mendigoxale jator bi urten ziran Polpol'era juateko asmoetan. Polpol'era eldu ziran, baita beren etxietara, baña ez batak eta ez bestiak ez beukaten neurkin edo metro bat geyago egiteko gogorik.

Uri onetako «Beti Esna» mendigoxale taldean olako mendigoxale jatorrak baliratze danak, laister azkatuko litzake gure aberri maitia dan Euzkadi.

Zer deritzozu gauza onetzaz Arriola'tar Baleri ta Larreategi'tar Nikola?

«Lauaxeta»ri. Eskumiñak «Aberri» idazlearen ixenean.

 

Txaide'ko zikin garbitzalea.— Uri onetako txaide'ko sikiña-garbitzalea, udalak izendatu dute, Aizpiri'tar Erraimunda. Zorionak.

 

ATXOLIN