elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-11-06

 

Bederatziurrena.— Gaubian notin asko batzen da, txadon nagusian, garbitoki «purgatorio»ko animen aldezko bederatziurrenian.

 

Ezkontza.— Datorren astian ezkontzekuak dira, Zendoya'tar Koldobika Sagunto'ko minetako injenerua, Zabaleta'tar Miren neskatilla politakin. Zorionak aurrez.

 

Lendabiziko ostirala.— Azilari dagokion lendabiziko ostirala dabe-ta, Tarkisiatarrak beren ileroko jaupa ta jaunartzia eduki zuten euzkerazko abesti politak abesturik.

 

Saritubak.— Urtero ematen du «Patronato a la Vejez»ek zar biartueri eguneko «[...]» eta aurten sarituak izandu dira Otaño Izuzkiza'tar Kepa Joseba 77 urtekua; Sasieta Arostegi'tar Benture anderea 77 urtekua; eta Urdingio Arakama'tar Silbester 75 urtekua. Luzaroko izan deyelako zar maiteon sari ori opa diet.

 

AIXERIXA