elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-12-18 | Politika - Euzko Abertzale Batza | Euzkadi, 1933-01-01
Euzkadi, 1932-12-25

 

Donokira.— Astian zeruratu dira Arriola'tar Domeka «Kurutzeta» baserrikuaren umetxo bat. Baita ere 26 egun zituan alabatxo bat, gure lagun ta Euzko Langilietako basarkidia dan Zuazubizkar'dar Joseba'ren alabatxobat. Laguntzen diogu atsegabian guraso tamaltzueri.

 

Jayotza.— Aur bat izan dute, Igartua'tar Joseba'k eta bere emazte Alonso'tar Andonek. Zorionak.

 

Oturuntza.— Juan zan larunbatian, laister ezkondu egiten dala Agirrekomezkorta'tar Joseba Imanol «Upeitza Beko» mutil gastia euzkaldun neskatilla polit batekin, eta bere laguneri apari eder bat eman zien «Txankako» janetxian. Zorionak aurrez ezkongeyeri.

 

E.A.B.— Uri onetako Emakume Abertzale Batzakuak Txiro-aldez lana gogoz ta sutsu egiten asi da. Ainbat jantzi ta janari banakatzeko asmotan dabitz beartzuen artian. Umore onian igaro dagiezan Gabon jayak bezen sendietan. Lan ederra benetan, Goi-Jaunak ordainduko aldie beren lan ederra, guk geure aldetik beintzat eskatuko diogu.

 

AIXERIXA