elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-03-17

 

«Lauaxetari».— ¿Beraz neri ere muturreko bat idazlanian alperra naizela ta? ¡Eskerrik azko lagun zarra!

 

Izpar beltzak.— Uri gaxoetxean 83 urte zituala Jauna ganatu da Iriondo'tar Joseba Mirena «Mantarrez» zarra. (Goyan bego).

Donostia'ko Andoni Donea'ren gexoetxian jaunak beren ganatu du eleizak agintzen duan bezela Sanchez'tar Domeka 44 urte zitula (G.B.). Bere il gorputza Donosti'n obiratu zuten.

Laguntzen diegu atsegabian ildakuen sendiari, eta irakurle otoiz ildako animen aldez.

 

Jayotzak.— Semetxo bat izan dute Zubizarreta'tar Joseba Mirenak eta Albizu'tar Josebe «Armaitxa Beko»ak.

Beste bat izan dute Etxeberria'tar Baditta eta Arregi'tar Pelixe'k. Zorionak.

 

Lizardi'ren eriotza.— Uri onetako abertzaliok jakitian Agirre'tar Joseba Mirena «Lizardi»ren eriotz izparra tamalduak gelditu gera. Gustiok ezagutzen gendun bere idazki ta olerki lanetatik Goyan Bego. Laguntzen diegu atsekabe mingarri onetan bere emazte alargunari, baita ere G.B.B.'ri. Otoitz abertzaliak bere aldez.

 

Eleizkixuna.— Deun Joseba'ren bederatziurrenian ostetza aundia batzen da txadon nagusian.

 

Eibar'era.— Gar aundia arkitzen da uri onetako abertzalien biotzetan igandian Eibar'ko Euzko-Gastediak eta Emakume Abertzale-Batza'kuak eralduteko itzaldira juateko. Izlariak gorengo malakuak dira. Trabudua'tar Polixene, Jauregi'tar Julen eta Agirre'tar Joseba Andoni alduna. Itzaldia izango da goizeko amar terdietan Astelena pelota-tokian.

 

AIXERIXA