elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-03-26

 

Deun Joseba doitsuaren bederatziurrenian jentetza izugarri ibili da txadon nagusian.

Bere egunian 1.166 jaunartze egon ziran. Itzaldiak berriz igarotakuak aiztu egiten dira baña gorenguak egin ditu Ama Neskutz Biotza'ren seme Undurraga, Tolosa'ko lekaidiak.

 

* * *

 

Igandian Eibar'ko Astelena pelota tokira eldu ziran emendik ainbat abertzale, Trabudua anderea, Jauregi eta Joseba Andoni'tar Agirre itzaldiak entzutera. Pozik biurtu ziran beren urira.

 

* * *

 

Eibar'ko Batzoki'ko antzeslariak igandez antzestu zuten «Dos amores» uri onetako Jel Batzokia'ren aretoan, guztia bete beterik zuan txalo izugarriak irabasitusten. Eibar'ko talde au oso atzegindu zaigun ta jarrai orrelaxe.

Emengo antzeslari taldia datorren [...] birako gertatzen ari da Usurbil'en antzerki jai bat botatzeko ango Jel aretuan.

Sasoez argitalduko degu zer jai aldi antolatzen dituzten.

 

* * *

 

«Aberri» izparkari sutsuba, berriro ere ogeratuba arkitzen da oritxarreko ankako-miñakin.

Laister gustiz sendatuta ikusi nai degu.

 

AIXERIXA