elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-04-01

 

Izpar baltza.— Jaunaren besoetan il da 56 urte zituala Juaristi'tar Eustake (Goyan bego). Laguntzen diegu atsekabian seme-alaba tamaltsuberi.

 

Eibar'era.— Gar aundia dago uri onetan gaur larunbatez eta biar igandez «Iru Gudari» eta «Aizteak» antzerki ederrak ikusteko Astelena pelota-tokian Bilbao'ko Euzko-Gastedi'kuak, botata.

 

Usurbil'era.— Gure antzezlariak biar igande arratsaldian Usurbil'era juango dira bertako abertzale anayeri arratsalde atsegingarri bat igarotzera. «Mendibetarren-Larriak» eta «Gizon-Bikañak» antzestuko dituzte eta gañera abesti ederrak eta olerki edo bertsoak ere bai. Ongi ibili ba mutilak eta zuek usurbiltar anayak besoak zabalik artu.

 

Mendaro'ra.— Mendaro'ko abertzaliak ere biar igande arratsalderako antolatu dute benetako itzaldi-aberkoyak. Bertan itzegingo dute Urzelai'tar Julene andereak eta Biteri'tar Bingen eta Etxeberria'tar Eli, irurak euzkeraz. Ainbat abertzale (J.L.) izango gera gaur bertan. Itzaldia Azpilguetan izango da.

 

Batzorde berria.— Uri onetako «mendigoizale» taldiak aurrerako batzorde berri au autu du: Lendakari. Aranberri'tar Andoni.

Idazkari, Unzueta'tar Elaxar.

Diruzai, Eizagirre'tar Peli.

 

Bederatziurrena.— Ostegunez asiera eman dio Ama Nekatua'ren bederatziurrenari txadon nagusian ozte asko bertaraturik.

 

AIXERIXA