elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-04-20

 

Izpar beltza.— Luzaro gaxo egon ondoren Jaunak bereganandu du 67 urte zituala Arrizabalaga'tar Dominike anderea (Goyan bego). Laguntzen diegu atsekabian bere sendi gustiari batez-ere gure lagun diran San Martin'dar Jon, Gergori, ta Nikola'ri.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen dira Iriondo'tar Gumersinde eta Olasolo'tar Nekane andere gastiak. Laister gustiz sendotuta ikusi nai ditugu.

 

Eskon deyak.— Txadon nagusian ezkon-dei onek irakurtzen asi dira: Uzkudun'dar Jon Mirena Aixarnazabal'go mutil gastia. [...]'tar Josebe «Guena» baserriko neskatilla politarekin Garcia Garate Pantzeska. Alberdi'tar Anite «Ugarrua» baserriko neskatilla lirañarekin. Zorionak aurrez.

 

Aste Deuna.— Ostegun ta Ostiral Done egunetan oztetza ikaragarria eleizetan ibilida bai Jaun artzen ta ibildeunetan itzaldiak oso ederrak gure elez egin situn Aita Larrañaga Arantzazu'ko pantzeskatarra. Berbeskunde egunian onek egingo du.

 

AIXERIXA