elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1933-07-01

 

Jayotza.— Alabatxo bat izandute, Juaristi'tar Justa «Artazo» pelotariak eta bere emaste Arriola'tar Andere, Solubentekuak. Zorionak.

 

Osakuntza.— Donostia'ko Deun Andoni Aba gexoetxian osakuntza eginda ongi, arkitzen da Elorza'tar Jabier (Arotza). Pozten gara.

 

Arpidiak.— Jel-Batzokia'n jarrita dago arpidia jun zan egunetako uraldiak Gipuzkoa'ko urietan egindako kalte ikaragarrieri laguntzeko. Baita ere azkenenego Udal Batzarrian erabaki dute mila laurlekokin berak arpikia jartzia eta atzo aldate jaunak urian emandu aditzera.

Eresbatzak, ere datorren illan 9'an kalez-kale eresiaz pozik dirutza batuko du, kalte dunen alde.

 

Gaugurtzaliak.— Atzo Sestuan izandu dira emengo Gaugurtzaliak, egin diran zidarrezko jaira juan da.

 

Koldobikatarrak.— Atzo bukatu zan Koldobikatarren irurrena, bere biziko itzaldi zakon ta sutsu ta beruak egin ditu Abaus'tar Andoni Lasarte'ko leikaime Brijidatarren apeizak.

 

AIXERIXA