elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1934-09-22

 

Igaraberia arrapau.— Igezi zan asteko egun baten «Andikano» baserriko Aranberri'tar Koldobika arrai artzen ari zala Igarabera Ur-txakurroma bat arrapatu zuan, oste azkok ikertutzen du: oso polita omen da.

 

Jayotzak.— Semetxo bat izan dute Etxaniz'tar Basili'k eta Iriondo'tar Martine «Arostegi» baserrikuak.

Baita ere beste bat izan dute Zabala'tar Nikola mikeletiak, eta bere emaste Arregi'tar Miren'ek. Zorionak gustiori.

 

Ikastolak zabaldu.— Udaldiko atzerena eginda atzo zabaldu dira barriro umien ikastolak.

 

Dabiltzanak.— Ikastola «nacional»etara iru irakasle berri onek etorri dira. Pinedo Artza'tar Prisila, Lopez Galarraga'tar Adelaide. Zinkunegi Ekoa'tar Pantzeske.

— Ataun'en denboraldi bat igarotzen dago, Bereziartua'tar Agurne.

Bere gaxo-aldian ongiratzen ari da Loyola'tar Miren «Txanka»ko etxekoandrea.

Madrid'era bere ikasketak egitera juan da Gabilondo Isasmendi'tar Joseba, mutil gastia.

Bilbao'tik, etorrita emen agurtau degu, Osoro'tar Luke anderea.

— Getxo (Algorta'tik) etorrita, emen egonda, itxasontzi bateko zuzendari dan Irureta Zabala'tar Bittor bere alabatxoakin Iruña'tik, etorri dira Peñalba'tar Jon bere emaste, ta semiekin. Bilbao'tik, Azpiazu'tar Andoni gastia.

— Bilbao'ratu dira, «Primera Enseñanza»ko irakasle dan On Damian Gonzalez bere sendiarekin.

Ataun'dik etorri da Etxeberria'tar Mikel.

 

AIXERIXA