elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-03-31

 

Belguntzak.— Igesi zan igandian bukatu ziran belguntza (misiuak), ainbat itzaldi eder egin digute Aita Lapeira'k eta Iriarte josulaunak, zabaldu ere bai elgoibartar, Altzola eta Mendaro'ko notin edo kristau'en artian errelijiorako igali edo fruto ederrak ¿igali onek luzaro iraunko ote dira gure artian? Komeni, bai, beintzat.

 

Pelota txapelketa.— Juan zan igandez uri ontako kamiñero pelota-tokian Bergara erki (distrito)'ko batzokietako pelota-txapelketa jokatu zan emengo Gastesi'k eta Agarre'k, Zoraluze'ko, Larrañaga eta Lejaristi'ri onek bost tanto egin zituen eta guriak 22. Orregaitik lendabiziko biran (vuelta) elgoibartarrak dira garale.

 

Ezkontza.— Donostia'n uztertu da gure lagun San Martin'dar Nikola Otegi'tar Sebastene donostiar neskatilla politarekin. Zorionak.

 

Izpar beltza.— Jauna gandu da 86 urte zituba Borda'tar Mata gizon zarra (Goyan Bego) Basko'ren aitagiñarreba. Laguntzen diegu atsegabian sendi tamaltsuai.

 

Jayotza.— Alabatxo bat izan dute Zuazobiskar'tar Pilipa eta emastiak. Zorionak.

 

Lekaime berria.— Joseba donearen egunian Madrid (profesatu) zan Mugurutza'tar Margarirre gure lagun dan Patxi ezkerraren alaba, eta orain Bartzelona'rako autu dute. Zorionak ba lekaime berrian baita ere Patxi'ri.

 

AIXERIXA