elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-09-11

 

Ezkontza.— Datorren ostegunian Bilbao'ko Deun Bingen txadonan, uztertuko dira, gure lagun dan Iriondo'tar Jon, Perez'tar Karmele Santander'ko neskatiliakin. Zorionak aurrez.

 

Bederatziurrena.— Datorren larunbatian, Deuna Kalare eleizan Asis'tar Pantzeska donearen bederatziurrenari asiera emango zaio gabeko zortziretan.

 

Ebaki etxera.— Donostiko ebaki etxe edo clinica batera eraman dute, gure lagun maite dan Untzila'tar Saturnin. Bertan gelditu dute, obeto ikusteko asmotan.

 

Ezbiarra.— Txaidian jolasketan asi zala Oregi'tar Benantzi amalau urteko mutikua eskerreko eskuko ukalondua atera zuan. Ongi arkitzen da.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da, Arriaga'tar Imanole (Manuela Errotatxo) esanda ezagutzen da.

 

Arrate'n.— Aspaldiko urtetan ezagutu ez dan besteko ostetza igandia Arrate'ratu zan Ama Neskutza Arrate'kori otoiz egitera. Benetan ikustenda euzkel errian uzkurtzaren ganako zinismena benetakua arkitzen dala.

 

AIXERIXA