elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-09-15

 

Ikertaldia.— Astian emen izan degu, Gipuzkoa'ko jaurlari (gobernadore) dan Murua jauna. Alkorta eta lagunen ola (fabrika) ikertu zuan.

Gogo bizia ei dauka uri ontako olak ikertzeko eta uste gutxi degun egunenbaten emen izango eidegu. Etorri dedila ordu onian.

 

Euzkel-izena.— Alabatxo bat izan dute, Anzola'tar Polentzi'k, eta Arana'tar Kepa'k ugutzautzian «Arantzazu» euzkel-izena ezarriko diote. Zorionak eta jarrai aurrera gure maixu Arana Goiri'tar Sabin'ek jarri zigu bidari.

 

Lerun'en.— Datorren igandian, azken ostiko txapelketa izango da Lerun zelaian. «Ezin bada-laga» eta «Los Naufragos» uriko ostiko-taldiak. Ontarako, dauko emanda, txol eder bat. Barriro Lucio'k, maikeza zanak; eta irabastaliak bere eskuetatik txol ori artuko dute.

 

Dabiltzanak.— Lekeitio'n arkitzen dira, egun batzuk igarotzen, Arregi'tar Gotzon bere emaste eta semiarekin.

— Bilbao'ra jun dira, Unzueta'tar Sabas, Andonegi'tar Mikel (Txikua) bere emaste ta alaba Maite'rekin.

Madrid'era, Atristain'dar Ixidor.

— Betelu'n arkitzen da urak artzen Unamunzaga'tar Andoni.

 

Izpar-beltza.— Samiñez beterik arkitzen da aldi onetan, gure Jel batzoki'ko landakari azkarra dan Axuria'tar Kepa ta sendia, bederatzi urteko semetxo Jon, Jaunak beren ganatu dualako.

Laguntzen diet ba samin aldi onetan gure lagun zintzo dan Kepa jaunari, eta illan anai abertzale sutsu diran Josu, Imanol eta Karmel'i.

 

AIXERIXA