elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-10-27

 

Laisterkariak.— Iragarri genduan bezela, igezi zan igandian jokatu zan laisterketa, asi emengo Gexoetxe aurrian, eta Aldarate'ko mugaraño, sei (kilometro) gutxi gora bera. Ariñak eta larriak Azkoitia'ko «Agerren» eta emengo «Untzon» ziran. Diru aste bat aurrerago, «Agerren» alde egozan 20-12'ri. Jokatu zan egunian, arraian bertan beriela dirua berdindu zan, bai ta ere zerbait gotxik «Untzon»en alde, baña «Untzon» onek galdu zuan, «Parapan» aurrian gelditu zan bide erdian, «Agarre»n alde aterarik. Axe sabeleko miñak batzun artian...

«Jokua ez da errenta,

oba olua erreta.»

Au benetako esaera zarra. ¡Goguan izan mutillak!

 

Gure kirola.— Laisterketa onen ondoren, pelota partidu polita jokatu zuten, Andueza pelota-tokijan Itziar'ko Arteondo'ko Zabala'n aurka. Jokaldi politak ikusi ziran alde bitatik, baña Arteondo gastia garale atera zan 22 ta 10.

 

Mixio-eguna.— Igandian, mixio eguna ospatu zan. Txadon nagusian, jaupa gustietan, bertako diru bilketa egin zan.

Gaur igandian, Kisto Gure Erregeren egun aundia izanik, eleizkizun aundiak, egingo dira.

 

Ezkontzak atian.— Laister, uztertzekotan daude Bilda'tar Joseba donostiarra, emengo neskatilla liraña dan, Laxkurain'dar Bigene'rekin. Intxausti'tar Joseba mutikua Zabaleta'tar Koldobike «Ibarre-errota»ko neskatilla politarekin. Zorionak aurrez.

 

Zar zaritzia.— «Patronato de Homenaje a la Vejez» deritzaionak, eguneko laurleko batekin lagundu dioten zarren errezkada, ara emen: Arrizabalaga'tar Jone (Narru txatuaren) alarguna. Elortza'tar Miren (Eulia); Agirrebeña'tar Kepa (Pedro Cocherua); Arrieta'tar Miren (Manuel Untzon'en) alarguna; Larrañaga'tar Gotzone (Fabrica'ko Barrena'ren alarguna). Zorionak, eta beste ainbeste urtian, gosatzeko izan zaitestela, eguneko, saritze ori.

 

Dabiltzanak.— Coruña'ra jun ziran, egun batzuk igarotzera, Arrillaga'tar Andoni, sendagilia bere emazte, Arrillaga'tar Edorte'rekin.

Emen arkitzen da, Orio'tik etorrita, Agirretxe'tar Kasilde emakume benetan liraña.

 

Ostikolariak.— Gaur igandian, Arrasate'ko Maala zelaian, jokatuko dute, Bergara erbarrutiko ostiko-txapelketa Bergara F.C.'ek eta Elgoibar F.C.'k.

Egun orretan, Azkoiti'ko Altzibar zelaian, emengo Izarra taldiak, Azkoiti'ko anaitasuna'ren aurka.

 

AIXERIXA