elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-04-05

 

Izpar-beltza.— Jaunaren besoetan il zan 76 urte ebezala Ziarda-Etxebarriko Gabilondo'tar Miren laguntzen diegu atsegabian sendikoai.

 

Ezkon-izparrak.— Mendaro'ko Azpilkueta auzunean uztertu dira Zuluaga'tar Miren, Norberta egin ateratzaliaren alaba eta Bueno'tar Errikarta, Donostia'ko osagilia. Laster ezkontzeko dira Altzola auzuko neskatilla polita dan San Martin'dar Adelaide eta Landa'tar Luki. Bijak Palencia'ko irakasliak.

Ezkon-deyetan dira Irusta'tar Erraimunda eta Arenberri'tar Gergore Luaxe jatetxeko alaba eta Usobiaga'tar Pantzeska astigarrabitar mutilla emengo Barrenetxea'tar Eskerne. Zorijonak.

 

Jayotza.— Aur bat izan dute Galarraga basetxian, Astigarraga'tar Justa ta bere emaztiak.

 

Ostikolariak.— Igandian Lerun-zelayan jokatu zuten Deba'ko Amaika'k eta Eibar'ko «El Gallo»-kuak. Eibartarrak irabazi zuten.

 

Ama Neketua.— Oste gutxi ikusi degu Ama Neketuaren bederatziurrenean. Tamala! Jaka'tar Andoni jaunak itzaldi ederra egin zigun.

 

Aste deuna.— Aste deuna eta Berpizkunde egunerako itzaldijak egitera Pantzeskar bat etorriko zaigu. Guztiak etorri beitez.

 

AIXERIXA