elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-04-24

 

Txirrindulariketa.— Igezi zan igandian, Txankakotik azita, Urtia'ko bueltaraño, txirrinduketa jokatu zuten, Artetxe'tar Benantzi, Urtiak, eta Garagartza'tar Joseba San Miguel'ek. Urtia'kua garale atera zan.

 

Ostikolariak.— Lerun zelayan Donosti'ko Veteranos aldrak, eta Amaika- Bat'ekua, jokatu zuten ostiko-aldia, garale Amaika-Bat atera zan 4 ta 3.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da Zabala'tar Joseba. Zabala pelotarien aita. Laister sendatuta ikusi nai genduke.

Oso txarto, gaxorik arkitzen da, eleizakuak artzeko gauza ezda, Zartultxa'ko Miren Josune (Aizpiri'ren alarguna).

 

Izpar-beltza.— Aspaldian gaxo arkitzen zan Egia'tar Jone Zabale baserrikua, Jaunak berenganatu du. G.B. Laguntzen diegu atsegabian sendikoeri.

 

Jaunartzia.— Datorren igandian, mutil eta neskatillak, izango dute lendabiziko Jaunartze orokorra.

 

Oturuntza bat.— Datorren igandian, bazkari baten batuko dira Toki-Alai ostatuan, Aranberri'tar Andoni'ren lagunak, au laster ezkonduen koprarira sartuko dalako. On egin dizutela izaristak.

 

Ezkon-deiak.— Igezi zan igandian lendabiziko ezkon-deia izan dute. Rezola'tar Joseba'k eta Garate'tar Pidole'k. Zorionak.

 

AIXERIXA