elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-01-22

 

Altzeta'ren itzaldia.— Jun zan Igandian E.A.B.'k eralduta, gure Jel Batzokia notiñez beterik euan, ba ain garrantzi aundia artu zuan Altzeta lagun zarraren itzaldiak exe, ari Ermua, Soraluze, Eibar, Mendaro abertzale asko bildu zan.

¡Makiñabat txalo entzun zuan «Altzeta» Jatorrak!

 

Deun Andoni.— Gure uriko bigarren zaindari Abad'tar Andoni Deuna oso ospatsu igaro gendun.

 

Jaiotza.— Neskatxo bat, izan dute, Azpiazu'tar Agustin eta bere emazte Altuna'tar Balendine'k. Zorionak.

 

Batzarra.— Sei illabeteko gora berak ikusteko «Socorros Mutuos de Artesanos» deitzen dion, geixo alkartasunak eduki juan batzarra gora bera onek azaldurik:

Gastuak, 2.455,03 laurleko.

Bildubak, 2.400,60.

Geratzen da zorretan, 54,43.

Aurrerako kutxan, 4.598.

Gero berritu zan aurrerako batzar arteskaria gelditurik onela.

Lendakari, Laureano Suarez.

Bigarren, Domingo Gabilondo.

Idazkari, Praxedes Jauregi.

Orde, Silbino Gabilondo.

Diruzai, Juan Jauregi.

Batzarkide: Felipe Aizpiri.

Gaxoak ikertaltzeko, Alejandro Retolaza.

 

Izpar beltzak.— Jaunaren besoetan il dira Aristondo'tar Sotere «Mintxeta» baserriko amona.

Gexo etxe edo Hospitalian Ugarte'tar Kepa «Elgeta» esanda ezagutzen da. G.B.

Laguntzen diegu atsegabian sendikoeri.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen dira, Ontzalo'tar Deunoro Santos mikelete sarjentua izana. Baita ere Unzueta'tar Pantzeska gauzaña «serenua» izana.

 

Deya.— Dei egiten zaie, uri onetako Jel alderdiko baskide guztieri, datorren larunbatian 21'an gabian zortziretan Batzokian egingo dan urteroko batzarrera.

 

Eskontzak.— Jun san astian uztartu dira, «Urruzuno» baserriko neskatilla dan Agirre'tar Terese, Aranberri'tar Mikel Azkoiti'ko «Luaxa» baserriko mutillakin. Baita ere Barinaga'n Barrenetxea'tar Ander emengo «Borajen» baserriko mutilla, Urkiola'tar Ebariste neskatillakin. Zorionak.

 

Autu.— Emengo Udaleko idazliaren lagun autu dute Etxaniz'tar Joseba Mirena, urtian 2.250 laurleko irabazirik. Zorionak Joxe Mari.

 

AIXERIXA