elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-02-26

 

Bederatziurrena.— Bilbo'ko udalak Josu Biotzaren irudia kentzeko agindu dualako bere iraiñen ordañez emen ere egin diogu bederatziurrena. Notintza

aundia ibilli da elizkizun onetan.

 

Eriotzak.— Bat batetako eriotz bitartez G.J. Bereganatu du «Upaitza Beko» etxekoandre zarra; berdiñ «Azaola» basarriko aingerutxua. Nere samiñ agurra bi sendiei.

 

Gudaritzara.— Aprika aldeko morrontzara juan zaizkigu Astigarraga'tar Joxe Mari «Amizti» basarriko maiorazkua eta Ansola'tar Joseba txistulari ospatsua.

 

Zubieta'ko «Edurne»-ri.— ¡Kaixo «Edurne»! Ez dakizu zenbat aldiz gogoratu izan naizen Zubieta zuen uritxo orretan ez ote dan ARGIA irakurtzen, baña oraingo zure ertara orrekin ikusten det zuen eskuetara ere ARGIA maite au irixten dala. Poztutzen naiz ba beragatik, baña oso oldozkor jarri nazu «Anaxtaxio»-ri zerbait esan nioalata. Nere ustez ez nion ba ezer gaizkirik esan. ¿«Entxufiagatik» ote? ¿Bildur altzera ba «Edurne» nik «Anaxtaxio» arrapatuko ote dizuten ala? Ez orren bildurrik izan, nik ez dizut «pujatuko» ta. Ez badakizu ere jakitun ipintzen zaitut, trankil egotiagatik:

 

Beste asko bezela

banegoke azke

«Anaxtaxio»-kin alkartzia

dudarik ez nuke.

 

Agur ba «Edurne» ta, kontuz ibilli. Izen-orde polita aukeratu dezu baña... bildur naiz gonan lekuan prakak ibiltzen ote dituzun.

 

Naparro'ko «Txiki Alai» eta bere laguneri.— Aspalditxuan zuek ere opor aldi dezute ARGIA'n? ¿zer gertatzen zaizute, gripe ala? Jarraitu gogor idazten, Naparru guztia euzko zaletu eta abertzaletu arte, gero danok batera abestu dezagun,

 

Geuria data, geuria data

Gora Ezukadi Azkatuta.

 

MIRENTXU