elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-07-02

 

Agur, idazle anai arrebok eta ARGIA ontako zuzendari eta irakurleok. Badakit besten lekura natorrela, eta motx egingo det, nere idazkitxo au.

Natorkizute, nere izena aitatu dalako «Aberri»n omenaldia dala ta eztala. «Mirentxu» ta «Maitxo»ren asmo ederra, betetzera guaz. Eguna izentatu dute, eta jai edo egun zuzentzalleak ere bai. Datorren Uztaillaren 16'an ta eratzalle «Luzear», «Telletxea», «Larreko» eta «Edozein». Orra bada gure jaia eraturik.

Egitaraua, egin ta bidaliko dutela, dio «Telletxea»k eta erri ontan «komeni» dan eran, erabiltzeko, neri lana emanaz «Ixaka»n gain bota nai dute. ¿Bai e?

Ezkerrak, sorbalda zabal xamarrak ditudanai, «Luzear» eta «Telletxea»k bezin gibel aundia, ez padet ere!

Tira ba. Benga egitaraua, eta egin dezagun alkarren arteko «propaganda» euzko idazle anai arreba guztiok 16'an Elgoibar'en batu gaitezen. Idazleok, auen izena ematea aurrez egoki izango da, gutxi gora bera zenbat batuko geran jakin dezagun. Ortarako «Mirentxu» berari zuzendu zaitezte. Ortik aurrera, zertxo-bait biar badezute erri ontan, gaurtik, anai arrebok, zuen morroi jartzen naiz; bear zalantzik gabe agindu, nezakena egiteko gertu nagon ezkero.

Agur, bada, beste gabe. Ernai eta gertu denok 16'an alkartu gaitezen, anai eta arrebok, besarkada bero batean, «Aberri» idazle mutil zarrari azaldu daiogun gure anai maitasuna. Agur 16'ra arte J. l.

 

IXAKA