elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1934-11-25

 

Batzarrera.— Zai gera eguna eldu dedin. Urrean dala, uste osoan gera gauzak zuzenduaz dijuazen ezkeroz. Bai pozik ere Mutriku'ko anaiak besarkatuko ditugula ta «Arnoperi» oroialditxo bat eskeñi.

Elgoibar'ko sallean idazle mordozka geran ezkeroz, sarrera gogorra egiteko asmotan gera Mutriku aldera. Lenbizi, danon aurretik «abanderda» bezela juango da «Mirentxu»; «corte de honor» izango dira «Maitxo» ta «Mendi zale». Ondoren juango dira «Aberri», alkate bezela, laguntzalle «Aixerixa», «Xapi» ta «Zapelaitz». Oieri, Mendaron bat egin zaie ango idazle mordozka «Kaiku» «kapitan» dutela, «Argi zale», «Kilimon», (¿«Bustinballe» gudaritzan?). Orrek ola dotore dijuazela, ondorengo, umiak okerrik egin ezdeien, «alguazil» bezela «Ixaka» au, azken azkenengo au juango da. Onela izango da elgoibartar idazleen sarrera Mutriku'n. «Litargi» bagenduke aurretik txistua juaz, a ze sarrera ederra egingo gendukian.

 

Luistarrak.— Igandean genduan illeroko jaunartzea. Gutxi izan giñala esango nuke. ¿Zer gertatzen da gaztediaren artean? Anaiak, ¿atzera ote guaz kristar bideetan?

 

Antzerkiak.— Euzko Batzokiak duan «Itxaropena» antzokian, ekin zaio lanari gogoz. Igandean antzeztu ziran «Axentxi ta Kontxexi» ta «Ikastolan». Bai aldakizute nork egiña dan umetxoentzako antzerkitxo au? Bi atal ditu, oso egoki jarriak. Gaiz, osoz oso da abertzalea, elgoibartar ta parregarria. Nork egiña dan baño jakiterik ezdago: «Aberri» mutil zar idazleak ateria dala esan ez... keroz... Obe genduke orrelako mutil zar langilleak erri bakoitzean bat ta genituzke. ¡Zorionak, «Aberri», ire lan egokiagatik.

 

Sabin'en oroiz.— Gaur, Azaroan 25'n, oroitu dezagun Sabin irakasle maitea, otoi bat zerurontz zuzenduaz bere gogo alde, era berean, anai abertzale il diraden alde egiñaz. Eta egun egokia degun ezkeroz, Aberri alde ere oroitu gaitezen.

 

IXAKA