elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1935-03-17

 

Asmo txalogarria.— ¿Benetan txalogarria izango ez da ba Jel Batzokiko Zabalkunde Batzordiak daukan asmo eder au?

Entzutia degu aurtengo uda berrian Deun Laurentzi (San Lorentzo)-n Jel azia zabaltzia izango dala; baserritarrentzat egun baten ikusketa ederra antolatuko dutela, eta eurak ikusteko euskerazko antzerki eder bat botako dutela «Jolas-Toki-ona» pelotatokian. Asmo ederra benetan aurrera eramaten bada.

 

Eleizkizuna.— Xabier'tar Pantzeska Donearen bederatziurrenian oztetza aundia ibilli da txadon nagusian. Gaur, igandez, asiera emango zaie belguntzari (mixioak). Itzaldiak Aita Lapeira eta Aita Iriarte entzute aundiko josulagunen gain daude.

Atoz pekataria

atoz eleizara

Jaungoikuaren

gogoz entzutera.

 

Jaiotza.— Sendia geitu zaiote seme bat geiagokin Unzilla'tar Amadeo eta Ormaetxea'tar Irene'ri. Zorionak.

 

Ezkon deiak.— Ezkon deietan arkitzen dira San Martin'dar Nikolas, eta Otegi'tar Sebastiana donostiarra. Aurrez zorionak.

 

Autu.— Basauri'ko irakasle (maixu) autu dute gure lagun erritarra dan Iriarte'tar Primitibo.

Mendaro'ko ikastol berrirako Unanue'tar Gillermo, Andoain'go semia. Zorionak biori.

 

Izpar beltzak.— Bilbao'n gaitz txar baten ondoren ta berialaxe il da emengo alaba zan Uribetxeberria'tar Manuela, 44 urte zitula. (G.B.)

Emengo Gaxo-etxe (Hospital)an, 70 bete ondoren, Gallastegi'tar Jone Deune. (G.B.)

Laguntzen diegu atsegabian beren sendi tamaltsuberi.

 

Naskaldia.— Gaxorik arkitzen dira E.A.B-ko idazkari dan Barrutia'tar Nekane, ta Konde Ormaetxea'tar Agurne. Laister sendatzea nai degu.

 

AIXERIXA

 

_____

 

Pelota.— Juandan igande goizian emengo pelota tokian jokatu zuten Bergara erkiko txapelketan Mutrikuarrak eta Arrasate'arrak, onek 14'kin geratu ziran, Mutrikuarrak irabazirik. Mutrikuarrak emen ikusi giñuzen arro arro zebiltzela. Elgoibartarrak, arratsaldian, Eibar'ko Aberri Etxian jokatu zuten: Gastesi ta Argiñe. Onek irabazi zuten, Eibartarrak 11'rekin, geratu ziran. Aurrera guztiok, euskotarrak eusko jolasak biar ditugu ta.

 

Agurtu.— Igandian emen agurtu giñuzen olerkari jatorrak diran «Basarri» ta «Zepai»; baita izketa aldi goxo-goxua egin ere berakiñ ta berriz ere nai dezuenian etorri. Guk ez bai degu etxetikan iñor ateratzen...

 

Bederatziurrena.— Urtero bezela ari da gure txadon nagusian Deun Joseba'en bederatziurrena.

 

MIRENTXU