elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1935-08-11

 

Lekaime.— Untzilla'tar Ines, Oainguren'dar Ramona ta Igartua'tar Gregor, Donosti'ko Karidadeko Lekaimetara juan zaizkigu juan dan astelenian.

Zorionekuak ludi ontako naspilla au utzita Jaungoikoa'ren delari erantzunaz ludi paketsuaren billa zuaztenak. Ondo izan ta zuen otoitzetan gogoratu zuen erritarrekin ere.

 

—Deun Kalare Lekaimetxian Porziunkulako elizkizuna egin zan igandian. Aita Epelde izlari zala.

 

Aizkorri'n.— Juan dan igandian emendik ere talde bat izan zan Arrasate'arrak azaldu zuten jai aldian. Pozik etxeratu ziran egun ederra igaro ondoren.

 

Eriotza.— Elizakuak artu ondoren Jaunak Bereganatu du Zabala'tar Domingo, «Arteondo» Zazurietako gizona. Gaxo aldi luzia zeramakialako gaxo-etxe edo ospitalera ekarri zuten ta an il da. G.B.

 

MIRENTXU