elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1935-10-06 | Erlijioa - Ekitaldiak | Argia, 1935-10-20
Argia, 1935-10-13

 

Astelenian, deuna Kalare leikaime-etxian, Telleria'tar Gotzone Tolosa'ko alabaren lekaimetzia (profesia) izan zan. Lekaimetxerako Sor San Jose izena jarri diote.

Zorionak lekaime berriari.

 

Eleizkizunak.— Urrilla'ri zegokion lenbiziko igandia izanik, egun guztiko eleizkizunak Agurtzako Andra Maria'ri eskeñiak izan dira. Arratsaldian eleiz jiran ibildeuna egintzan, guztiak Agurtza abesturik.

 

Deun Mikel balleran.— Igesi zan igandian, deun Mikel badatxonuan, aurreragoko igandian utzi ziran jolasak izan ziran, txindi sariak banaturik.

Lenengo laixterketa bat, jokatu zan deun Mikel'etik Urkaregi'ra jun etorria.

Lenengo «Oizete» baxaetxekoa, baña onek etzuan saririk, bizkaitarra zalako; bigarren, Arrizabalaga'tar Domeka, Ziarda'kua; irugarren, Loyola'tar Mariano, Sagirraga'kua: laugarren Arrizabalaga'tar Andoni, Ziarda'kua.

Ondoren boleketia izantzan, bi bola aldiña botarik:

Lenengo, Barrenetxea'tar Domeka, bigarrena «Biiñ» basetxeko Juan, irugarren, Osoro'tar Julian.

 

Ostikolariak.— Igandean, Bergara erbarrutiko txapelketari asiera eman zitzaion, eta jokatu zuten Eibar'ko «Unión C.D.»k eta Bergara F.C.'ek. Jokaldi ederra izandu zan, gogoz talde biak jokaturik. Eibartarrak irabazi zuten bi ta bat.

 

Gabeko ordubak.— Alkate jaunak, ardotegi eta akeitetxieri, emendik aurrerako izteko ordu auek jarri dizkie: astegunetan gabeko amaiketan, iganda ta jaietan amabitan.

 

Ezkontzak.— Astian ezkondu diranak: Alzola'tar Anastasi, Zubiaurre'tar Miren; Zubiaurre'tar Erruperta, Artetxe'tar Jone: Arriola'tar Jerarta, San Martin'dar Nati.

Zorionak guztiori.

 

Zidarrezko eztaiak.— Irailla'ren 24'an Arantzazu'n 18 apaiz euskaldunak zidarrezko eztaiak ospatu zituzten. Beren artian uri ontako apaiz diran Opakua'tar Estanis eta Kanpos'tar Saturnino'k. Zorionak.

 

AIXERIXA

 

_____

 

Agurtu.— Paris'tik etorri zaigu Madrid'a juateko asmuan Gabilondo'tar Gumersinda emakume liraña. Ondo ibilli urruti oietan, baña beti izan oi dezun bezela zure aberria goguan izan.

—Ubiria'tar Sebastian mutill gaztia Madrid'a juan zaigu bere ikaskizunetara.

—Bilbo'ra, Agirre'tar Roke bere sendiakiñ.

 

—Juan dan igandian Errosario'ko jaya bezela elizkizun ederrak egin ziran: goizian mai donera notintza aundia bildu zan: arratsaldian ibildeun da guzti egin ziran bezperak.

 

Argia.— Badirudi gure erri onetan piskabat bada ere ARGIA maitatzen asi gerala. Juan dan igandian beste igandian baño amar ARGIA geiago saldu ziran, eta orain, ARGIA'ko zuzendari jauna, beste amar ARGIA geiago bialtzeko enkargua eman dit gure ARGIA saltzalle Aranburu jaunak. Benetan pozgarri zaigu berri au.

 

MIRENTXU