elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1935-10-27

 

Laisterketa.— Jun zan igandian, iragarri gendun bezela Azkoiti'ko Agarren'go mutikoak eta emengo Untzon'ek, emengo Hospital aurretik Azkarate gañera. Agarren'ek irabazi zuan; Untzon «Parapan»en gelditu zan.

 

Gure kirola.— Egun orretan bertan Andueza pelota tokian, oso eskuzko pelota jokaldi polita izan zan. Arteondo Itziar'tar pelotariak emengo Zabala'ri irabazi zion 22 ta 10.

 

Ostikoketa.— Egun artan arratsaldian Lerun zelaian, Bergara erbarrutiko ostikoketa txapelketa jokatu zuten Mondragon F.C.'ek eta Elgoibar F.C.'ek. Biak alkarri gol bana sartu zioten.

 

Mixio jaia.— Ospetsu egin zan, juan zan igandian, txadon nagusian, mixio eguna.

 

Ezkontzak.— Ill onetan ezkontzekuak dira: Bidal'dar Jose donostiarra emengo neskatilla lirain dan Laskurain'dar Bixenta'rekin eta Intxusti'tar Jose, Zabaleta'tar Luisa, «Ibarre» errotakuarekin. Zorionak aurrez.

 

AIXERIXA

 

_____

 

«Abaraska» idazle ospatsuari.— «Matxingorri» idazlearen bitartez jakin degu gizon aundi egin zaituztela, ta oso pozgarri zaigula ere ezin ukatu. Zorionak.

 

Itzaldia.— Ill onen 26'an, larunbatian, itzaldi bat egongo da Eusko Batzokian, «Altzeta» idazle ta izlari jatorraren gain gabeko zortzi ta erditan.

 

«Txiki Alai»ri.— Juan dan astian pozik irakurri nuan ARGIA'ko berrietan, «Ernaizu» jaunaren idazkian, zeure gaxo aldian onera ziñoazela. Poztutzen naiz ba benetan ta, jarraitu orrelaxe len beziñ osasuntsu egin arte.

 

MIRENTXU