elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-11-13

 

Azaldu da.— Noiz baño noiz, gure EL DIA izparringi au azalduko ote zan larri giñan; baña «nekez ba da ere» emen degu. Bertan «Euskal Orri» ontara azaltzeko gogoz nenguan, baña egunak fuan zaizkit. Ala ere garaia da ta, bi lerro besterik ez bada ete idaztera nua.

 

Emakume Abertzale Batza.— Aberriaren maitetasuna biotzian eduki eta aberriaren alde zerbait egin gabe ezin liteke egon. Horrela, andereño artean, aberri-maitetasuna dutelako. Emakume Abertzale Batza, jarri nai dute. Orretarako lanean gogor ari dira. Igandean euzko Batzokian itzaldia izan zuten «Lauaxeta»k oso ederki etz egiñaz. Bertan aukeratu zituzten.

Arregi'tar Kandida, Muguruza'tar Margari eta Muxika'tar Floren, lan arazoak aurrertzeko.

Baita, deia egiñ zitzaien guziei, urrengo igandean, 8'an, alkartzeko bertan Emakume Abertzaleko «araudi» edo «reglamentua» irakurtzeko.

Aurrera, ba andereñoak; gogor aberriaren alde.

 

EL DIA'ren arpidea. Zabalik da, arpidea EL DIA'ren alde, eta iñork nai badu zerbait bota naiz Donosti'ra bertara bialdu leike, naiz neri ekarri nik guziak batera bialdu ditzala.

 

Naste.— Lagun maite Uriguen'dar Luzio'k alabatxua izan du, eta «Garbiñe» euskal izena jarriko zaio. Zorionak.

 

Gaixo.—Elizakuak emanda arkitzen da, San Martin'dar Jose «Soarte» aitona. Sendatu bedi.

 

IXAKA

 

_____

 

Laisterketa.—Datorren ilbeltza'ren azkenengo igandian jokatzeko saltaka apostua egin dute Betetxe eta izarre laisterkariak. Señale 500 laurleko bota dituzte, gañera nere ustez maia latza jarri dute laisterka apustu onek atzerakunarik izan eztezen eta da, gexo gelditzen dan laisterkariak, bestiari eguneko [...] laurleko igaro edo pasatu biar deizko.

Bidia izango dute asi emengo Gexo-etxe edo Hospital aurrian, Azkarate mugaraño.

Gar aundia dago laisterketa apustu au ikusteko.

 

Gora berak.— Jun zan ilian gora bera onek egon dira:

JAIXUAK: Iriondo Irusta'tar Miren Teresa; Etxabe Eizagirre'tar Miren Pantzeske; Mugerza Urkiri'tar Miren Begoña; Osoro Arriola'tar Miren Serape; Arregi Axibita'tar Miren Agurne; Iriondo Garate'tar Miren Agurne; Ardite Jordan'dar Miren Amparo; Galdos Gurrutxaga'tar Joseba Mirena.

ILDAKUAK: Rekalde [...]'tar Elisabete; Muguruza Osoro'tar Bernabé.

EZKONDUAK: Artolazabal Sol'dar Bijen. Oria Alegia'tar Dominike.

 

Eleizkizuna.— Oste asko batzen da Garbitokiko animaren bederatziurrenian.

 

AIXERIXA