Azpeitiko Idazleak azpeitiarrak dira

Miel Anjel Elustondo Xabi Borda Joxemari Iriondo Pako Aristi Mikel Alberdi Fernando Morillo Anartz Izagirre Joxean Agirre Iñaki Segurola Imanol Elias Alaitz Olaizola Benantxio Otaegi Gurutz Ansola Aitor Arana Imanol Lazkano Julen Belamuno Iban Izagirre Jose Luis Otamendi

Western Basque festival, Miel Anjel Elustondo

«Ez da eleberria, baina eleberriak izan ohi dituen elementu asko ditu berarekin; ez da narrazioa, baina narrazioa balitz bezala da irakurtzen; ez da saiakera, baina saiakeratik asko du.»

Felipe Juaristi. El Diario Vasco, 2007-11-16

Gauza txikien liburua, Pako Aristi

«Liburu honen lerro landuak astiro irakurri behar dira, presarik gabe, irakurri eta pentsatu. Horretarako ez da zertan hurrenkera jakin batean irakurri, liburu arrunta ere ez da; nahiko da norberak aldian-aldian behar duena testu dibertsitate honetan bilatzea. Eta bilaketa horretan irakurleak idazle baten sentiberatasuna, zorroztasuna, eta aldi berean, samurtasuna aurkituko du.»

Alvaro Rabelli. El País, 2005-09-05

Hizkien eskalea, Mikel Alberdi

«Erdigune obsesibodun eraztun jakinetan barna garamatza idazleak. Sexua, justizia, estetika baten bilaketa… Horiek denak ez dira gaia, baina bai mintzagaia. Dena bere baitan hartuz eta lerro bakoitza bustiz, ostera, heriotza dago nonahi. Edo horixe begitandu zait; gai nagusia patu antzeko bat dela eta bizitza honetako estrategiek ez dutela inoiz lortuko azken buruko herio nahasaraztea.»

Igor Estankona. Argia, 2012-02-26