Azpeitiko Idazleak azpeitiarrak dira

Pako Aristi Aitor Arana Imanol Lazkano Julen Belamuno Miel Anjel Elustondo Iñaki Segurola Anartz Izagirre Imanol Elias Mikel Alberdi Xabi Borda Alaitz Olaizola Joxean Agirre Fernando Morillo Joxemari Iriondo Benantxio Otaegi Gurutz Ansola Jose Luis Otamendi Iban Izagirre

Venezuela, iraultza isilaren hitzak, Pako Aristi

«Pako Aristi Chavezen eta bere herriaren alde on eta txarrak aurkitzen saiatu da hizkera samurrez osaturiko liburu erakargarri honetan. Bidaian sortutako bizipenak modu intimoan eta zintzotasun beti subjektiboan kontatzen dizkigu, gainera. Venezuelaren irudia eta venezuelarren izaera deskubritu nahian betiere. “Caracas: burdin-hesien hiria” dela dio. Delinkuentziak sortu zion beldurra eta beste mila sentipen azaleratzen dizkigu era berean: bizi duten eta biziarazten dituen ez-dakit-zein alaitasun txisparekin batera. Ikaragarria.»

Imanol Epelde. Euskaldunon Egunkaria, 2000-10-14

Hizkien eskalea, Mikel Alberdi

«Erdigune obsesibodun eraztun jakinetan barna garamatza idazleak. Sexua, justizia, estetika baten bilaketa… Horiek denak ez dira gaia, baina bai mintzagaia. Dena bere baitan hartuz eta lerro bakoitza bustiz, ostera, heriotza dago nonahi. Edo horixe begitandu zait; gai nagusia patu antzeko bat dela eta bizitza honetako estrategiek ez dutela inoiz lortuko azken buruko herio nahasaraztea.»

Igor Estankona. Argia, 2012-02-26

Zwei Frauen, Joxean Agirre

«Itzulinguruka ibili gabe, gustura irakurri dut Joxean Agirreren *Zwei Frauen* ipuin liburua. Ipuin liburua esan dut, lau narraziok (lehen imitazioa, bigarren imitazioa, hirugarren imitazioa eta laugarren imitazioa) osatzen dutelako. Baina eleberri gisara ere irakur dezakegu. Izan ere, kasu guztietan pertsonaiak ez du izenik, baina izana bera du: idazlea da; miresten duen idazle bat (hori bai aldatzen da narrazio batetik bestera) imitatzen duena, idazkietan zein bizitzan bertan.»

Leire Zubeldia. Gara, 2011-12-31