elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-03-18

 

Antzezkia.— Jun zan larunbat gaubian emengo azoka enparantzan izan zan antzoki jaia, «Asociacion musical de Guipuzcoa» deitzen dioten aldartasunak antolatuta. Bota zituzten antzezki erderazko onek «La muerte civil» eta «El chiquillo» eta uriko eresbatzak jo zituan eresi [...] «Kronger» eta «Euskeria» baita ere Patxikok eta txistulari lagunak euzko eresi ederrak jo zituzten. Gustiak bukaeran oso txalotuak izan ziran.

 

Gogo Jardunak.— Gixon ezkonduentzat ari dira egun onetan egiten txadon nagusian. Egunetik egunera dijua gizon geiago. Atzo bertan tokirik ere barik egon giñan. Orrela jarraitzen ba du txadon nagusian bertan asi bearko. Itzaldiak Aita Gastamintza josulaunaren gain daude. Oso ederki mintzaten da euzkera ederrian. Jarrai aurrera orrelaxi «Damu det Jauna» abesturik.

 

Koldobikatarrak.— Jun zan igandian eduki zuten illeroko eleizkizuna. Jauna artu, eta abesti ederrak abestu zituzten.

 

Mañari'ra.— Igandian ainbat abertzale izan giñan «Kirikiño» gure maixua'ren jaioterrian beronen omenez egin ziran jaiak ikusten. Oso ederrak izandu ziran. Gu beintzat oso pozik etxeratu giñan ain gauza ederra ikusita. Batez ere «Oldargi»k atsegin du zaigun ¡Gora Bilbao'ko Euzko Gastedia! Jarrai orrelaxe.

 

Izpar beltzak.— Jaunaren bespetan ilda Agirrekomoskorta'tar Jose «Txikito-Fuerte» esanda inguruan ezagutzen zan 68 urte zituala (G.B.) Laguntzen dieugu atsekabian sendikuori.

Altzola auzourian ilda 11 urte zituala Albiskua'ko semia (G.B.). Laguntzen dieguba sendi oneri atsekabe mingarri onetan.

 

Auteskundiak.— Uri onetan ere era askokotako auterkilari edo kandidato arkituko dira, ba diñue errepublikano-socialista bat eginda dijuazela abertzaliak bakarrik, eta Sindicato catolico agricola ere bai. Beste alderdi eskubitarrak astian omen dute batzarra. ¡Abertzaliak ernai!

 

AIXERIXA