elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-05-20

 

Eliskizuna.— Juan dan igandean egin zuten illeroko jaunartxea zazpiretako jaupa ondorean emengo koldobikatarrak mutil aske bildurik.

 

Eskontzak.— Juan dan larunbatean uztertu ziran Lizundia'tar Bisente eta Zabaleta'tar Pilar «Ibarrerrota» baserrikua'kin eta juan ziran Madrid aldera egun batzuk igarotzera.

Zorionak eta ondo ibili.

— Baita ere juan dan larunbatean uztertu ziran Larrañaga'tar Jon «Erretxindi» baserrikoa eta Aizpitarte'tar Petra «Kakatza» baserrikuakin.

Zorionak.

 

Apari bat.— Larunbatean eman zun apari bat beran sendiari eta laguneri Aranberri'tar Joseban jatetxian, Garate'tar Roman'ek, datorren larunbatean usterkuko dalako Aizpitarte'tar Miren «Celaundi» baserrikuakin. Zorionak.

 

Deun Isidor.— Igandean notintza aundia juan zan Madariaga'ra beitako zaindaria Deun Isidor eguna dalako.

 

Itzaldia.— Larunbatean egon zan itzaldi bat emengo Euzko Batzokian. Izlari zan «Zeleta» Soraluze'koa oso ondo egonik eta txalo ugari entxun zuan.

 

ATXOLIN