elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-07-10

 

Euzko batxokien zabalketa.— Igandean uri onetatik juan ziran Zaldibar'era ikurriñakin Euzko Batzokian zabalketa zalako batxuk goisetik eta beste batzuk arratsaldetik juan ziran.

— Baita ere juan ziran Lekeitio'ra Eusko Batxokian zabalketa zalako emengo abertzaleak.

Datorren igandean 12'an Deba'n Eusko Batzokian zabalketa dalako emengo abertzale talde batek joateko asmoa dauka.

 

Naskaldija.— Emen izan ditugu Donostitik etorrita Unzueta'tar Bizente eta emaztea.

— Emen estutu diegu bostekua «Adartza» Euzko idazle Azkoiti'koari.

Igandean emen izan ditugu Zornotza'ko ezpatadantzariak, egin zituen makildantza, ezpatadantza ta abar: azkenian aurreskua egin zuten oso ederto Euzkal Oituren plazan. Onek ikusirik emengo erkaltzale (errepublikanoak) batzuek larri ibili ziran aztarrana atera nairik ia baimena ote zuten uri onetan dantzatzeko onela esanik: «Eso es intolerable, no se puede consentir eso» eta gero usteko dute onelakuakin bat eginda dabiltzan euskal oituren zaliak dirala esanda sinistuko degula. Eztago orrelakorik guk ori sinisteko orrelakuakin bat eginda dabiltzan artean.

 

Mirenen alabak.— Datorren igandean izango dute illeroko Jaun artzean seiretako jaupa ondorean.

 

Nekazariak.— Uri onetako nekazariak gariak ebaten asi dira eta zortzi egun inguru onak egiten baditu danak ebaiko dute urrian.

 

Egazkia.—Igandian ordubata erdietan pasatu zan uri onetatik egazki bat (aeroplano) oso uretik.

 

Arpidea.— Arpide bat zabalduta arkitzen da Aranburu'tar Mikel'en sendiari:

Lenago artutakoa, 38 laurleko; Izeta'tar Julen, 2,50; Muxika'tar Imanol, 1; Aranberri'tar Andoni, 1; Larreategi'tar Joseba, 1; Andonegi'tar Erromualda, 2; Epelde'tar Alberta, 2; Legaristi'tar Erromualda, 1; Muxika'tar Joseba Miren, 1; «Atxolin», 1; Elorza'tar Ramon, 1; Astiasaran'tar Jazinta, 1; Gorostiza'tar Toma, 0,25; Osoro'tar Pantzeska, 1; Etxeberria'tar Pernanda, 0,50; bi emakume abertzale, 1; Mugertza'tar Erramon, 2; Altuna'tar Paul, 1; Altuna'tar Kirika, 1.

Danera, 59,25 laurleko.

Arpidea zabalik arkitzen da Euzko Batzokian geiagok nai eman baldin badu.

 

ATXOLIN